Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2023-2027ko Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan jasota dauden «7131 – Nekazariek lehen aldiz kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak» eta «7132 – Ekoizle-elkarteek barne-merkaturako ezarritako informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak» emateko deialdia egitea 2025eko ekitaldirako.
Eskabideak eta horiek izapidetzeari buruzko jarraibideak eskuragarri egongo dira, behar diren gainerako eredu edo memoriekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide hauetan:
– Nekazariek kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/102818
– Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/102819
EPEA: 2025/05/15 • EHAA
[:]