Tokiko komunikabideen alorrean euskara sustatzeko laguntzak. 2025erako deialdia.
Oinarri hauek Bidasoa-Txingudi eskualdeko 3 herrietan, Irun, Hondarribia eta Hendaian, hedapena duten pertsona fisikoentzat, enpresentzat edo elkarteentzat tokiko komunikabideen esparruan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak norgehiagoka arautzea dute xede, eta eskualdeko informazioko edukiak argitaratzen badituzte, bertan zehaztutako irizpideak eta baldintzak kontuan harturik.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte kazetaritza lanak egiten dituzten eta Irunen, Hondarribian edo Hendaian dauden pertsona fisikoek edo juridikoek, deialdi honetan eta oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.
👉 (INFO+)
Comentarios (0)