2026ko otsailak 18 • 09:30-13:30
Prest zaude prezioak irizpide estrategikoarekin negoziatzeko eta merkatuan duen onarpena handitzeko?
Autonomoa zara edo enpresa berria duzu eta prezioak irizpide estrategikoarekin defendatzen eta negoziatzen ikasi nahi duzu, kostuaren logika gaindituz eta eroslearen benetako erabaki-palankak menderatuz?
Salmenta oro prezioaren araberakoa da. Prezioak, beraz, saltzailearen eta eroslearen arteko negoziazioetan eztabaida handienetako batzuk sortarazten ditu. Kostuetan soilik oinarritutako prezioak finkatzeko irizpidearen ordez, lehia, hautemandako balioa eta pentsamendu irrazionalaren parte diren beste elementu batzuk aintzat hartzen dituzten sistema haztatuak sortu dira.
Nori zuzenduta da?
Sortu berri diren ETEak, salerosketa-eragiketak ixteko, prezioak finkatzeko eta negoziatzeko edo produktu-zerbitzu baldintzak aldatzeko gaitasuna duten ekintzaileak eta profesionalak.
Helburua
- Balioagatik saltzeko gai izatea, eta ez prezioagatik. Modu jasangarri eta eraginkorrean.
- Saldutako produktuaren marjina eta bolumena hobetzea, prezioen politika hobearen bidez.
- Prezioa sendo defendatzen ikastea.
- Prezio psikologikoak eta loteka egiten ikastea, gezurtatzeko zailak direnak.
- Hobeto negoziatzea eta aurrekontu eta proposamen adimendunak aurkezteko gai izatea.
- Akordioak ixteko gaitasuna hobetzea, beharrezkoak ez diren doikuntzak edo deskontuak saihestuz.
Edukia
Programa honek prezioak aurkezteko eta negoziatzeko teknika-sorta handia erakusten du, onarpen dinamikoa errazten eta aukera-kostuak saihesten dituena.
Ematen du:
JAVIER MORENO OTOk – “DEKER Consultores de Marketing” enpresako Zuzendariak.
Eman izena
Non?
BIDASOA BIZIRIK . Hendaia, 8 – (eraikin erantsia-beheko solairuan) – IRUN)
Informazio gehiago:
Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamendua
Tel: 943 50 96 00 – emaila: ekintzailetza@bidasoa-activa.com
Jaso informazioa eta eman ezazu izena! LEKUAK MUGATUAK !




Comentarios (0)