Ekintzaile-komunitateaEuskaraProiektuak

2026. urtean euskararen erabilera eta presentzia lantokietan sustatzeko diru-laguntzen deialdia

Agindu honen xedea da EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan, 2026an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea (Lanhitz).

Lau multzo hauetako jarduerak lagunduko dira diruz:

a) Lehenengo multzoa: entitatean euskara planik izan gabe, euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez ere, bost urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.

👉 – 1. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096126

b) Bigarren multzoa: entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak, betiere, 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.

👉 – 2. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096127

c) Hirugarren multzoa: entitatearen euskara plana eta urteko kudeaketa plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan, Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenak.

👉 – 3. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096128

d) Laugarren multzoa: entitateko euskara planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara planetik harantzagoko hizkuntza proiektu estrategikoak garatzea. Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenek multzo honetan egin beharko dute eskaera.

👉 – 4. multzoa: https//www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096129

 

📅EPEA: 2026/06/01

⚖️EHAA Deialdia

 

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar

Ekin asteazkenetan • Komunikazio bisuala

Berrikuntza, Berrikuntza eta Teknologia, Ekintzaile-komunitatea, Ekitaldiak eta Ekintzailetza Komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak, Ikastaroak eta tailerrak, Nabarmendua, Prestakuntza eta Gaitzea, Teknologia