2026ko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak
Laguntzaren xede den establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea:
a) Establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko eraberritze, obra eta instalazioak, betiere eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo itxura hobetzeko orduan.
b) Energia-aurrezpen edo -efizientziarako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak (ate automatikoak, instalazio elektrikoak, okupazio-sentsoreak, isolamenduak…).
c) Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.
d) Errotuluak eskuratu eta establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, bai eta eguzki-oihalak erosi eta instalatzea ere.
e) Establezimenduaren jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makineria erosi, instalatu eta muntatzea.
f) Ekipamendua eta altzariak erostea.
g) Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da 6.000 euro baino handiagoa izan, BEZik gabe.
h) Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute.
i) Merkataritza-jarduerari zuzenean lotutako espazioak eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-gune batean integratuta badaude; besteak beste, korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edota sarbideak, betiere espazio horiek laguntzaren xede den establezimenduetan garatutako jardueraren titularrek kudeatzen badituzte, jabekide-erkidegoko araubidean.
j) Proiektua idaztetik, obra zuzentzetik edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuetatik eratorritako gastuak, betiere laguntzaren xede den establezimenduan obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.
Merkataritza-gunean bildutako establezimenduetako jardueraren jabe bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide denak, esandako espazio komunean egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari dagokion gastuen zatiagatik (zati alikuota) eskatu ahal izango du laguntza.
Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea laguntzaren xede den establezimenduan:
a) Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, laguntzaren xede den establezimenduaren kudeaketa hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baino ez dira diruz lagunduko, establezimendu bakoitzeko.
b) Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
c) Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodetze-sistemak.
d) Salgaien balantza elektronikoak.
e) Kutxa-erregistratzaileak.
🕒 Epea: 2026/09/15 edo kreditua agortzean



