Laguntzak

Hemen dira Lanbideren laguntzak! Eskatzen lagunduko dizugu. Izena eman gure saioetan!

Berri onak! Gaur argitaratu dira Lanbideren Ezartze- eta Sendotze-laguntzak pertsona ekintzaileentzat. 2026ko urriaren 1etik 30era eska ditzakezu. Lanbidek sarrera-hurrenkeraren arabera ebazten ditu, beraz zenbat eta lehenago eskatu, hobe.

Laguntza bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen fitxa atxikitu dugu mezu honetan, zure proiektuari zein datorkion hobekien ikusteko.

Gogoratu! Tailerrak antolatu ditugu zurekin laguntzaren eskaera egiteko.

Tailerretan zure eskabidea batera prestatu eta aurkeztuko dugu, urratsez urrats. Ez duzu bakarrik egin behar.

Oraindik izena eman ez baduzu, eman izena orain: plazak mugatuak dira. Hauek dira oraindik plazak dituzten tailerrak (gehiago irekiko ditugu):

Izena emana baduzu, EZ DUZU EZER GEHIAGO EGIN BEHAR: zure zain gaude!

 

Data Txanda Laguntza Ordutegia Izen-ematea
Urriaren 5a, astelehena Goiza Ezartzea 10:00-12:00 Eman izena
Urriaren 7a, asteazkena Arratsaldea Ezartzea 15:00-17:00 Eman izena
Urriaren 8a, osteguna Goiza Sendotzea 8:30-9:30 Eman izena
Urriaren 8a, osteguna Goiza Ezartzea 10:00-12:00 Eman izena
Urriaren 13a, asteartea Arratsaldea Sendotzea 13:30-14:30 Eman izena
Urriaren 13a, asteartea Arratsaldea Ezartzea 15:00-17:00 Eman izena
Urriaren 14a, asteazkena Goiza Sendotzea 8:30-9:30 Eman izena
Urriaren 14a, asteazkena Goiza Ezartzea 10:00-12:00 Eman izena
Urriaren 15a, osteguna Goiza Sendotzea 8:30-9:30 Eman izena
Urriaren 15a, osteguna Goiza Ezartzea 10:00-12:00 Eman izena

Zure zain gaude!

 

📌 Ekintzaileei bultzatzeko 2026ko laguntzen deialdia: enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak

📌 Ekintzaileei bultzatzeko 2026eko laguntzen deialdia: proiektua ezartzeko laguntzak

 

 

Edozein zalantza izanez gero, hemen gaude zuri laguntzeko

ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Tfno: 943 50 96 00

Te puede interesar