03

abe / 2015

5000 baietz ! .EUS Komunitateak erronka berria du, 5000 domeinuen langa gainditzea

Abenduan, kanpaina berezia jarri dute martxan .eus domeinua 9,95 eurotan 5000 domeinuen langa gainditzeko asmoz.

Euskararen osasun digitala neurtzea da PuntuEUS Behatokiaren egitekoa; errealitatea ezagutzea, estrategia eraginkorrak diseinatzeko. Lehen ondorioak aletu dizkigu Josu Waliño informatikari zumaiarrak

Iturbuurua:  -Idoia Alberdi | EITB.EUS 2015/12/02

2014an jarri zen abian .EUS domeinua. Marka horrek Interneten izan duen barneratze maila eta euskarak Interneten duen presentzia aztertzeko jaio da orain PuntuEUS Behatokia. Euskararen osasun digitala neurtzea eta indartzea da xedea.

Dagoeneko, eskuartean dituzte lehen ondorioak: 4.450 atari daude .EUS domeinuarekin erregistratuta, % 10 Euskal Herritik kanpo. Euskal Herrian dauden webgune guztiak kontuan hartuta, horietan euskarak duen batez besteko presentzia % 17koa da. .EUS domeinua duten atariei erreparatuta, berriz, euskararen erabilera % 88koa da. Lurraldeka, euskararen mapa soziolinguistikoaren ispilu da .EUS domeinuaren banaketa geografikoa; Gipuzkoan eta Bizkaian daude erregistratuta atari gehienak.

 

Batez ere, enpresak dira, arlo guztietakoak, .EUSen alde egiten ari direnak; nazioartean identitatea adierazten du, eta euskal enpresek duten kalitate irizpidea indartzeko balio duela ondorioztatu du Behatokiak. (Irakurri artikulu osoa)

 

 

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude