30

aza / 2020

Abian da Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoaren elaborazio-prozesua

Datozen 7 urteetarako estrategiaren eraikuntzan lanean hasi da Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea, aktore eta eragile ezberdinei prozesua irekiz eta herritarrei euren ikuspuntua plazaratzeko gomita luzatuz.

GALDETEGIA

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2021-2027 aldirako bere Plan Estrategikoaren eraketa abian jarri du. Aro berri honetako helburu nagusiak jasangarritasuna, digitalizazioa, gizarte-kohesioa eta enplegua dira, besteak beste. Plan estrategikoaren bukaera eta honen aurkezpena 2021eko udaberrian emango da.
Lehen fase honetan, Euroeskualdearen egungo egoera irudikatuko duen diagnosi batean metatuko dira indarrak, baita etorkizunean azaldu daitezkeen aukeretan ere, eta horietarako honako ekintza hauek abian dira:

  • AURREKO PLAN ESTRATEGIKOAREN EKINTZA BILANA, ardatz bakoitzean eginiko jarduerak, 2014-2020 sasoian lortutako aurrerapenak, eta ireki diren lan-eremu berriak ebaluatu asmoz.
  • KANPO DIAGNOSIA, mugaz gaindiko lankidetzaren eremuko estrategia markoa eta, batez ere, Europar batasuneko programazio aldi-berritik eratorritako aukerak aztertuz, COVID-19aren krisiaren eragina eta berrezartze ekonomikoaren baitan.
  • BARNE DIAGNOSIA, hiru lurraldeetako estatistika zerbitzuekin batera lanean dihardugu eta horrek Euroeskualdea eta bere egoera sozioekonomikoa ezagutzen ahalbidetuko du, baita lurralde bakoitzeko berezitasunak hobeki identifikatzen ere, etorkizuneko sektoreak eta lehentasun estrategikoak ezartzeko trensa-kutxa gisa.
  • ERREFERENTZIAZKO MUGAZ GAINDIKO ERAKUNDEEN KONPARAZIO-ANALISIA, arrakasta-faktore eta jardunbide egokiak identifikatu asmoz, Euroeskualdearen baitan gauzatu litezkeenak.

Diagnosi hori guztia garatzeko, hainbat lan-mekanismo aurreikusi dira. Horien artean, nabarmentzekoa da Euroeskualdeak bere lan-jardueren eremuetan ezinbestekoak diren lurralde-eragileekin zuzeneko hartu-emana martxan jartzea, baita mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetako eta lankidetza estrategikoetako bazkideekin ere. Ekarpen hori estrategia osatuko duten elementuak definitzeko eta garatzeko focus- eta lan-tailerrak eginez antolatuko da, zeharkako gaiei buruz hausnartzeko.

Hiritarren parte-hartzea, funtsezko elementua
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak parte-hartze handiko izaera eman nahi izan dio etorkizuneko estrategiari, hiritarrak modu aktiboan inplikatuz. Horrela, datorren urteetarako ezartzen den ikuspegia partekatutako hausnarketa baten emaitza izango da. Ildo horretan, Estrategia lantzeko prozesuan gertatzen diren aurrerapenak jakinarazteaz gain, Euroeskualdeak galdetegi ireki bat prestatu du hiritarrentzat, etorkizunean lurraldeak dituen erronkei eta lehentasunei buruzko iruzkinak, hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko. Hori dela eta, hiritarrak hurrengo galdetegia betetzera gonbidatzen ditugu. 

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude