18

ots / 2019

Abian da “Blogetan!” lehiaketaren hirugarren edizioa

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa martxan!

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren hirugarren edizioa martxan! 2019/01/23

2013an proposatutako euskarazko blogen lehiaketa honek jarraipen handia izan zuen, blogintza euskalduna astindu eta blog berri ugari ezagutzeko aukera izan genuen, Eta lau kategoria desberdinetan euskarazko blogarik onenak aukeratu genituen, bai publiko eta bai epaimahaiaren parte hartzearen bitartez.

Sei urte geroago, hasierako indar berdinekin jarraitzen dugu, blogari finenei euren lana saritzeko prest. Irakurleen nahiz blogarien aniztasuna kontuan hartze aldera, bi kategoria gehiago gehitu ditugu, sei izanik guztira: kultura, aisia, gizartea, zientzia, politika eta teknologia. Horrez gain, baliabide berriei garrantzia eman nahi izan diegu aurtengo edizioan. Bideoei, podcast-ei, argazkiei eta diseinuari, besteak beste.

Edizio berri honetan, zure blogarekin parte hartzeko aukera izango duzu. Edo blogaria ez bazara, baina bai irakurlea, atsegin duzun blog hori lehiaketan proposatu zenezake eta horrela ezagutzera eman. Animatzen zara? Hemen informazio gehiago.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, EUSKARA, Euskera, Lehiaketak kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude