03

mar / 2014

AFI: Inbertziorako Finantza Laguntzak programa

Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.

Sektoreak:

a) Industria-sektorea. Negozio-bolumenari dagokionez, jarduera nagusitzat honako hauetako bat duten enpresak: industria, erauzketa eta/edo eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak, logistika, aurrekoekin lotura dutenak; informazio- eta komunikazio-gizartearen arloarekin lotutako enpresak; eta nekazaritza eta elikagaien industriak. Nekazaritza eta elikagaien industriako jardueratzat hartuko dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak hala izendatzen dituen jarduerak.

Kasu guztietan, jendearentzat zuzenean bideratutako merkataritza-jarduera oso murritza izango da, sozietatearen helburua eta negozio-bolumena aintzat harturik. Era berean, automobilgintzako mantentze- eta konponketa-tailerrak eta nekazaritza eta elikagaien industriak ere sartuko dira sektore honetan.

b) Merkataritza-sektorea: negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat merkataritza-jardueran aritzen diren enpresak. Merkataritza-jardueratzat hauxe joko da: merkatuan eskuragarri jartzea helburu horrekin eskuratu diren produktu eta salgaiak, haietan aldaketa nabaririk egin gabe; kontsumo-amaierako ondasunen salmenta, baldin eta ekoizleek, artisauek edo industrialek egindakoa bada eta ondasun horiek produkzio- eta merkaturatze-prozesuetan erabiltzeko ez badira, ezta hirugarrenenei zerbitzua emateko prozesuetan erabiltzeko ere.

c) Turismo-sektorea. Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat turismoan aritzen diren enpresak. Jatetxeak kanpoan utziko dira. Turismo-jardueratzat joko dira turismoko lurralde ordezkaritzek hala izendatzen dituenak

Dekretua irakurri

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude