02

mar / 2015

AFI: Finantza Laguntza Programa – SPRI

Programa honen helburua da finantza-laguntzak ematea, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.  Araudi honen bidez finkatzen dira programaren baldintzak eta hartan parte hartzeko prozedura.

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak. Ibilgetu ez-material eta/edo material berriak eskuratzea.

Zirkulatzailearen finantzazioa. Aktiboak finantzatzea; besteak beste, izakinak, bezeroak eta diruzaintza. Eta pasibo ez-korronteak finantzatzea: besteak beste, hornitzaileak, hartzekodunak eta epe laburrerako beste zor batzuk.

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

1.– Laguntzak kalkulatzeko, honako hau hartuko da diruz lagundu daitekeen inbertsiotzat: ibilgetu ez-material eta/edo material berriak eskuratzea, baldin eta enpresaren aktibo ez-korrontearen barruan sartzen badira.

2.– Industria-sektorean, diruz lagundu daitekeen inbertsioa 100.000 eurokoa izango da gutxienez; eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurokoa.

3.– Mailegu-eragiketa eta/edo finantza-errentamendua formalizatzen den ekitaldian bertan egin beharko da diruz lagundu daitekeen inbertsioa.

Eskaera

Dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude