08

aza / 2018

AGRO DESING PACK

Eskualdeko nekazaritzaren elikagaien sektoreko lau enpresek haien ontziraketak hobetuko dituzte diseinu sortzaileko enpresen laguntzarekin

  •  AGRO DESING PACK izeneko programa da, gureGOURMET proiektuaren bigarren fasea.
  • Nekazaritzaren elikagaien sektoreko lau enpresek eskualdeko diseinu grafikoko enpresekin lan egin dute produktuen ontziratzea hobetzeko.

GureGOURMET proiektuaren lehen fasea amaituta, zeinetan 14 pertsona Bidasoa eskualdeko nekazaritzako elikagaien enbaxadoreak izan ziren, AGRO DESING PACK izeneko proiektuaren bigarren fasea aurrera eraman da.

Proiektuan parte hartu zuten 14 pertsonek “boxGOURMET” kutxan sarturiko Bidasoako 15 enpresa ekoizleetako produktuak probatu eta haien gonbidatuekin batera dastatu zituzten, ondoren, produktu bakoitzeko alor ezberdinen inguruan haien iritzia emateko. Haien balorazioen artean, produktuen ontziraketa puntuatu eta elikagaien ontziraketa hobetzeko proposamenak egin zituzten.

Guztira 80 kontsumitzaileen iritzi bildu zen produktuen eta horien irudiaren inguruan. Produktuetako batzuek haien ontziraketa hobetzeko aukera handiak zituztela ikusita, “AGRO DESING PACK” izeneko proiektuaren bigarren fasea martxan jarri zen.

Bidasoa eskualdeko nekazaritza elikagaien enpresak lehiakorragoak izan daitezen helburuarekin, Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, proiektu hau aurrera eraman dute urriko eta azaroko hilabeteetan zehar. GureGOURMET programan parte hartu zuten 15 enpresetatik 4 enpresek eskualdeko diseinu grafikoko enpresekin elkarlanean aritzeko aukera izan dute, produktuen ontziraketa eta irudia hobetzeko.

Helburuak argi zeuden, nekazaritzako elikagaien 4 enpresek premia ugari zituzten: haien ontziraketak produktu delikatuei egokitzea, packaging-ean haien baloreak eta irudia irudikatzea, ontziraketak produktuarekiko fidelak izateaz gain produktuaren kalitatea mantentzea eta, era berean, ekonomikoak izatea, etab.  Enpresa ekoizleek haien erronkak betetzeko zein diseinu enpresekin lan egin nahi zuten aukeratu zuren.

Nekazaritzako elikagaien enpresek hautatu zituzten lankidetzarako nahi zituzten diseinu enpresak, eskualdeko 10 diseinatzaileekin bildu eta haien erronkak aurkeztu ostean.

Bidart embutidos enpresak Imago Comunicación enpresarekin lan egin du. Erronka hestebeteen ontziratzea diseinatzea zen, ontziratzeak markaren baloreak erakutsi eta salmenta-puntuetan produktuak identifikatzea errazagoa izan dadin. Sakona Cofee Roasters Guccia enpresarekin lan egin du. Kasu honetan, kafe freskoarentzako packaging berria diseinatu nahi da. Bilgarriak ezaugarri zehatz batzuk izan behar zituen produktuaren kalitatea mantendu ahal izateko.

Garua ogi artisauak 8iMedia enpresarekin lan egin du. Bi enpresak elkarlanean aritu dira lantegian egiten diren pastelen garraio egokia bermatuko duen ontzi bat sortzeko, oso delikatuak diren produktuak baitira. Azkenik, Mattena Baserria Marmita Estudio Gráfico izeneko enpresarekin lan egin du enpresaren eta kontsumo ekologikoaren baloreak irudikatuko dituen poltsa bat sortzeko.

Hondarribian kokaturiko Hiruzta Txakoli upategia aukeratu zuen gureGOURMET lehiaketako irabazleak bazkariaz gozatzeko eta bertan azaroaren 8an enpresen ontziratzean egindako berrikuntzak aurkeztu dira, nekazaritzako elikagaien enpresa eta diseinu enpresen arteko hilabeteko lanaren emaitzak erakusteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programarekin batera finantzaturik dago programa hau.

logos gourmet

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude