02

ots / 2015

EKINTZAILEEI LAGUNTZA ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO

Lanbidek emandako laguntzen gestioari buruz sortutako zalantzak direla eta, erakunde honek argitzeko ohar batzuk argitaratu ditu bere webea, hona hemen ohar horiek: !!

DIRU-LAGUNTZA GISA AITORTUTAKO KOPURUA (3.000 €) JUSTIFIKATZE ALDERA, ZER GASTU SARTZEN DIRA “EGUNEROKO KUDEAKETAN AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA EMATEA” KONTZEPTUAREN BARRUAN?

Gastu hauek dira diruz lagundu daitezkeenak:

  • Langile autonomoen gizarte-segurantzako erregimen berezian kotizazioa ordaintzearekin lotutako kuotak.
  • Proiektuarekin lotutako komunikazio-gastuak (publizitate-kanpainak, web orrien diseinua, sare sozialen diseinua,…).
  • Zerga-, lan- eta kontabilitate-alorreko aholkularitza, bai eta alor juridikokoa edo administratibokoa ere, liburu-edukitzaletzaz eta eguneroko zerga- zein kontabilitate-betebeharrez.
  • Coaching kontuetan izandako gastuak.
  • Erakusleihoa atontzeko gastuak.
  • Langile autonomoak egindako prestakuntza-ikastaroak (soldata gabekoak), enpresa abian jartzearekin eta haren funtzionamenduarekin zuzenean lotuta badaude. 

 Gastu hauek, ordea, ezin izango dira diruz lagundu:

  • Ibilgetu materiala finantza-errentamenduaren bidez eskuratzeko gastuak (leasing).
  • Enpresa eratzeko gastuak, hala nola irekitze-lizentziak, jarduera-lizentziak, bai eta negozioa abian jartzeko nahitaezko tasak ere.
  • Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak).
  • Enpresak ondoren komertzializatzen dituen merkataritza-produktuen eta/edo lehengaien erosketa.
  • Material ahikorren eta bulego-materialaren erosketa. 
  • Soldatak eta lansariak.
  • Balio erantsiaren gaineko zerga eta gainerako zeharkako zergak direla-eta egiten diren kitapenak.

 NOIZKO FAKTURAK AURKEZTU BEHAR DIRA 3.000 €KO GASTUA JUSTIFIKATZEKO, ONARTUAK IZAN DAITEZEN?

Laguntza onartzen duen ebazpena eman eta hurrengo 6 hilabeteetan ordaintzen diren fakturak

 NON AURKEZTU BEHAR DIRA FAKTURAK?

Lanbideren bulego batean aurkeztu behar dira jatorrizkoak edo originalak. Jatorrizko edo original horietan, zigilu bat jarriko da. Hau adieraziko du zigiluak: Europako Gizarte Funtsak kofinantzaturiko diru-laguntza bati egotzi zaiola faktura

 DIRU-LAGUNTZAREN HASIERAKO % 60 JASOTA ?HAU DA, 1.800 €?, ETA 1.500 €-KO GASTUAK BAKARRIK JUSTIFIKATUZ GERO, GAINERAKOA ITZULI BEHAR DA?

BAI. Aurkezturiko fakturek 1.500 €-ko gastua justifikatzen badute, 300 €-ko diferentzia edo aldea itzuli behar da. Gainera, ez litzateke ordainduko diru-laguntzaren gainerako % 40a.

 3.000 €-KO GASTUA JUSTIFIKATZEKO FAKTURARIK EDUKIZ GERO, 6 HILABETE IGARO ARTE ITXARON BEHAR DA FAKTURAK AURKEZTEKO?

EZ. Fakturak eskueran eduki bezain laster aurkez daitezke. Hala ere, Lanbidek 6 hilabete itxaron dezake, dagokionak Autonomotan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu, eta gainerako % 40a ordaindu gero

 3.000 €-KO GASTUA EZIN BADA FAKTUREKIN JUSTIFIKATU, DIRU-LAGUNTZA GUZTIRAKO ESKUBIDEA GALTZEN DA?

EZ. 2.000 € jotzen duten fakturak aurkeztuz gero, zenbateko hori ordainduko litzateke. 1.800 €, lehenengo ordainketa batean; 200 €, fakturak aurkeztu ondoren

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude