19

ira / 2014

Ikas ezazu edo hobetu ezazu FRANTSESA

Irungo eta Hondarribiko udalek hainbat mailatako frantses ikastaro batzuk antolatu dituzte Bidasoa biziriken bidez. Helburua da lan bila dabiltzan edo merkataritza zein ostalaritza sektoreetako langileek frantsesaren ezagutza bultzatzea.

Alde batetik “Frantsesa zure lanbiderako” hiru ikastaro eskaintzen dira, hainbat mailatakoak: maila ertainaren aurrekoa, ertaina eta goi mailakoa. Ikastaro horietan ikasleek egoera jakin batzuetan moldatzen ikasiko dute, jarduteko eta zeregin errazak egiteko gai izango dira; hala nola frantsesez merkataritza aurkezpen bat prestatzeko, hainbat euskarritan jasotako informazioa interpretatzea edo garraioko nazioarteko operazioak gestionatzea eta negoziatzeko ere.

Bestalde, “Hondarribiko eta Irungo merkataritzako zein ostalaritzako profesionalentzako frantsesa” ikastaroa eskaintzen da. Kasu honetan, astean bi eguneko ikastaro trinkoa da, eta lan ingurune frankofono batean komunikazio beharrei erantzuteko dago pentsatua.

bakarra, eleaniztuna eta mugaz gainekoa den lan merkatu baterantz
“Bidasoa: eskualde bat hiru hizkuntza/ Bidasoa: una región tres idiomas. Kudeaketa eleaniztuna den programa baterantz” programan kokatzen den beste ekimen bat da. Programa horrekin eleaniztasuna bultzatu nahi da Bidasoa eskualdean. Enpleguaren bila dabiltzan pertsonen lan egiteko aukerak eta enpresen lehiakortasuna areagotzea, eta lan merkatu bakarra sortzea Bidasoa ibaiaren bi aldeetara da helburua.

Prozesu horretan eskualdean finkatutako hizkuntza akademiek parte hartu dute eta oraindik ere parte hartzen ari dira.

Proiektua batera finantzatua izan da FEDER europar fondoekin (%65), 2007-2013 POCTEFAren bidez (Espainia- Frantzia- Andorra -Lurraldeen arteko Lankidetza Programa). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.

Ikastaroak irailaren 29tik abenduaren 18ra arte eskainiko dira eta izen-emateak www.elespazio.com orriaren bidez egin ahal dira plazak bete arte, irailaren 24 arte.

Behera kargatu esku-orria

This entry was posted in Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude