03

abe / 2020

Ardoinb 2020

Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzak, minimis laguntzen araubidea baliatuta. Ardoinb 2020

Agindu honen xedea da mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektu hauetarako laguntzen deialdia egitea 2020rako: mahastizaintza eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa nazionalei buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera eta Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren arabera egindako 2020ko deialdian laguntza jaso ez duen proiektuetarako.

2.– Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatuko zaie laguntza hauei. Epea:2020/12/28  ♦ EHAA  info +

 

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Proiektuak, Tecnología, Teknologia kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude