23

mai / 2017

Arrakasta izan du, berriro, XIX. Enpleguaren Asteak

Bidasoa bizirik-ek antolatzen dituen ekimenen artean garrantzi handiena duenetako bat da Enpleguaren Astea. XIX.edizioa izan da aurtengoa, egonkortutako jarduera da beraz. Helburua da enpresei eskualdean kontratatzea eta langabeei lanpostua lortzea erraztea.

Zenbait datu

Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean, lan eskaintzak argitaratu zituzten www.elespazio.com web gunean. Interesa zutenek curriculuma bidali ahal izan zuten, hiru eskaintzetan parte hartzeko, gehienez. Bete ez ziren eskaintzetako izen-emate epea luzatu egin zuten.

Guztira, 103 eskaintza egin dira, 160 lanpostutarako. Eskaintzen ia %35 ostalaritzarekin lotutakoak dira, eta %28, enpresei zuzendutako zerbitzuei dagozkienak. Industria sektoreko eskaintzak ia %7ra iritsi dira.

Bestalde, 528 lagunen 834 curriculum jaso ziren. Beranduago, eskaintza bakoitzeko baldintzak betetzen zituzten hautagaiak aukeratu ditu Bidasoa bizirik-ek. Maiatzaren 22an, aurrez-aurreko elkarrizketak egingo ditu 30 enpresak, Ficobako goiko solairuan.

Gainera, azken edizioetan egin izan den bezala, hautatze entitateei eta enpresei zuzendutako espazioa egongo da. Bertan, lana bilatzeko zerbitzuen eta eskaintzen berri eduki ahal izango dute interesa dutenek, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Kualifikaziorik ez dutenei eta eskaintza batean baino gehiagotan izena eman dutenei erraztasunak emateko modua da. 30 entitate publiko eta pribatu egongo dira espazio horretan.

Aurreko edizioak

Aurreko edizioekin alderatuta, eskaintzen kopurua txikiagoa izan da, Bidasoa bizirik-ek Turislan turismo azokako enplegu azokan parte hartu zuelako, martxoaren 27 eta 28an. 2016ko ekainean, XVII.edizioan (azaroan beste bat egiten da), 289 lanpostu eskaini ziren. 2015eko ekainekoan, 201 izan ziren.

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude