14 Apr KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa apirilaren 29an egingo da, on line formatuan
- Irun Factoryn egingo dira azokako ekimenak eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Bidasoa bizirik-eko Youtube kanalaren bidez.
- Programa osoa eta izena emateko orria www.bidasoa-activa.com webgunean daude.
Irun, 2021eko apirilak 14.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, KREA Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute apirilaren 29rako. Pandemia dela eta, on line egingo da. Zehazki, ekimen guztiak Irun Factoryn egingo dira, segurtasun-neurriak betez, eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bidasoa bizirik-eko YouTube kanalaren bidez.
KREA Bidasoa ekintzaileek, enpresek eta beste erakunde publiko zein pribatuek harremanak egiteko, negozio-aukerak identifikatzeko, ezagutzak zabaltzeko eta beste esperientzia eta joera berriak ezagutzeko jardunaldi bat da.