20

mar / 2017

AUTOENPLEGUARI LEIHOA

Dozena erdi negozio digital aurrera atera dira berriki eskualdean, Irun Ekintzan-en babesarekin

Bidasoa bizirik-en, Irun Ekintzan jarduera esparruaren baitan burututako negozio digitalei buruzko ikastaroaren emaitzak jakinarazi ditu Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidente eta Irungo Udaleko Hiri Bultzadako ordezkariak.

“Gaur egun, negozio ideiak garatzeko eta enplegua sustatzeko beste leiho bat da internet eta kanal digitalei lotutako guztia. Hori dela eta, zenbait proiektu martxan jartzea babestu dugu. Batzuk enpresa gisa egonkortuta zeuden, eta internetera urratsa eman nahi zuten. Beste batzuk, enpresa ideia fasean zeuden, eta merkatura lehen aldiz ateratzeko asmoa zuten”, azaldu du Páezek.

“Negozio digitalen garapena” izan da ikastaroaren izenburua, eta azaroaren 28tik urtarrilaren 11ra egin da. Guztira, arlo digitaleko enpresa proiektuen sustatzaile diren zazpi pertsona izan dira parte hartzaileak. Batzuek negozio ideia zehatzak zituzten, eta horiek aurrera eramateko prest zeuden. Beste batzuk enpresa berriak egonkortzeko fasean zeuden.

Taldekako aurrez-aurreko formazioko 100 ordu izan ditu ikastaroak, 4 orduko 25 saiotan banatuta, 16:00etatik 20:00etara, Bidasoa bizirik-en. Bestalde, tutoretzetara bideratutako 80 ordu ere izan dira.

Salmenta elektronikoaren funtzionamendua, negozio digitalen sare sozialetako esperientzia, eta zerbitzuaren eta produktuaren online aurkezpenaren garrantzia ikasi dituzte parte hartzaileek, besteak beste.

Proiektu anitzak

Ikastaro honetan parte hartu duten ekimenen artean, arlo ezberdinetan lanean ari diren eskualdeko proiektuak eta ideiak daude.  Alde digitala garatzeko interesak batzen ditu.

Andoni Carbajalena izan da proiektuetako bat: pertsonalizatutako artikuluen web guneak sortzeko eta garatzeko proiektu aurreratua du irundar honek (atakama.es), eta are gehiago garatu ahal izan du. www.xabilobo.pixeils.com argazkiak saltzeko web gunea eraberritzeko fasean dago Xabier Gallego. Marian Gastañares hondarribiarra, berriz, eraikitzen ari den landetxe batentzako web gunea prestatzen ari da. Iñaki Martin irundarra, merchandising produktuak eta biniloak online saltzeko web gunea garatzen ari da. Virginia Ortega beste parte hartzaileetako bat izan da, yoga klase pribatuentzako bere web gunearekin. Elena Rodriguez argazkilaritza web gunea sortzen ari da, eta ikastaroan eskainitako formazioa baliatu nahi izan du. Azkenik, Julia Tellecheak lore apainketarako web gune proiektua garatzeko aukera izan du.

Iazko edizioan aurrera eramandako proiektuen artean, ondorengoak daude martxan: Arantxa Sanchezen ekoizpen propioko artisau objektuen salmentarako web gunea (imaginaran.com); Bernardo Goicoechearen antigoaleko objektuen salmentarako web gunea(arthondar.es); Lupe Calvoren testu erredakzio zerbitzuen salmenta (lupecalvo.com); Kote Arretxeren informatika segurtasun zerbitzuen salmenta (bitbatinformatika); Raquel Velasco eta Susana Martinezen ekoizpen propioko arropa eta bitxien salmenta (ailofllu.es), Marcos Soduperen ikus-entzunezko zerbitzuen salmenta(bideosare.com); eta Mikel Bikondoaren arropa salmenta (wikons.com).

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

2 Responses to AUTOENPLEGUARI LEIHOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude