16

eka / 2014

Kontrataziorako Laguntzak. (Irungo Udala)

– Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du. Irungo Uda­lak ofizioz egiaztatuko du dagokion establezimenduaren EJZ egoera.

— Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sor­tzea ekarri beharko du kontratatutako per­tsona edo per­tso­nak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan. Horretarako, Gizarte Seguran­tzako Diru­zain­tza Nagusiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, diru-lagun­tza­ren xedeko kontratua hasi aurretixeko hiru hilabeetako batez besteko plantillari buruzkoa.

— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin. Hori egiazta­tzeko, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.         

— Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du, ardurapeko adierazpen normalizatua izenpetuz, kontratazioa egiteko konpromisoa har­tzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebeni­tze­aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jan­tzia emango dizkiola.

 – Kontratuek 6 (sei) hilabeteko iraupena izango dute, ­gutxienez. Lan-kontratazioko edozein modalitatetan formalizatu ahal izango da, prestakun­tza­rako eta ekin­tzaile­tza­rako kontratua izan ezik, eta lanaldi osorako.

— Lan-kontratuak kasu bakoi­tzean ­gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, ­itzuli egin beharko da emandako diru-lagun­tza. Horren salbuespena izango da iraungi­tzea enitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren propor­tzioan murriztuko da diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.           

— Nolanahi ere, diruz lagundu ahal diren kontratuak lagun­tza emateko erabakiaren data eta 2015eko maia­tza­ren 31 bitartean garatuko dira. Dena dela, egun horretatik harago ere iraun dezakete kontratuek.

Ikusi dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude