10

aza / 2014

Tokiko Komunikabideen Esparruan euskara sustatzeko izaera zehatzeko dirulaguntzak

Oinarri hauek tokiko komunikabideen esparruan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak arautzea dute xede, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerrien barnean, bertan zehaztutako irizpideak eta baldintzak kontuan harturik.

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte kazetaritza lanak egiten dituzten eta Irun, Hondarribia edo Hendaian kokatzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta Oinarri hauetan zehaztutako baldintzetara egokitzen badira.

Dirulagun tza hauek lortu nahi dituztenek dagokion eskaera egin beharko dute, eta horretarako, ondoren zehazten den dokumentazioa beteko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak emaniko ereduaren arabera eta, behar bezala betetako eranskinekin batera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan aurkeztuko dute Kostorbe Eraikinean, Irungo Iparralde Hiribidean, 20302 PK, edo 30/92 (LRJ-LPAC) Legearen 38.4 artikuluak aipagai dituen lekuetan, dirulagun tzen iragarkia GAO-an argitaratu eta hurrengo hamabost lanegunetan

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude