Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak finantziatzea.
Onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira, esate baterako:
1. Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:
a) Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.
b) Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.
2. Elkarteak eta fundazioak.
3. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak etaondasun-erkidegoak.
4. Enpresa-talde berritzaileak.
5. Teknologia-zentroak.
6. Ikerketa-zentroak.
7. Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.