22

uzt / 2014

Jabekideen erkidego eta etxebizitzetako instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioetarako 2014. urteko laguntzak

Noiz arte egongo da indarrean 2014ko diru laguntza deialdi hau?

2014ko azaroaren 30era arte, edo aurrekontua amaitu arte.

Norentzat da?

Ohiko etxebizitzaren jabe, usufruktudun edo errentariak diren pertsona fisikoentzat eta etxejabeen elkarteentzat; kasu bietan, etxebizitzak eta etxejabeen elkartea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egon behar dira.

Zer jarduera laguntzen da diruz?

Behe-tentsioko instalazio elektrikoen berritzea etxebizitzetan eta etxejabeen elkarteetan.

Berrituko den instalazio elektrikoak 25 urte edo gehiago eduki behar ditu.

Zenbat da diru laguntza?

Berrituko den instalazio elektriko bakoitzeko emango den gehieneko diru laguntza hauxe da: kostu lagungarriaren %50; eta 500 eta 1.000 euro emango dira gehienez ere etxebizitzako eta etxejabeen elkarteko, hurrenez hurren. Ez dira inola ere gaindituko kantitate horiek.

Dokumentazioa aurkezteko:

Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo

Erref.: INSTALAZIO ELEKTRIKOEN RENOVE 2014.

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude