27

uzt / 2015

Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak

Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, 2015eko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da agindu honen xedea. Entitate horiek berezko nortasun juridikoa izan behar dute, interes komunak ordezkatu eta babesteko elkartu behar dira, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrukoak izan behar dute. Honelako entitateek jaso dezakete laguntza:

a) Lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatibek.

b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibek eta elkarte konfederalek.

c) Ekonomia solidarioko elkarteek eta enplegu-zentro berezien elkarteek.

d) Langile autonomoen sektore arteko erakundeek, gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenek.

INFO +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude