30

ira / 2016

AZTERTU ZURE NEGOZIO IDEIA-Urriak’16 – AZKEN LEKUAK !!!

20160609113220875HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA

Hondarribiko ekintzaileentzat   edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa:

Jakin ezazu zer nahi duten zure bezeroek eta minimizatu arriskuak

Egin itzazu probak merkatuan!!

Produktu edo zerbitzu berri bat martxan jarri nahian al zabiltza eta norbaiti interesatuko zaion jakin nahi al duzu? Horrengatik ordaintzeko prest ote dauden jakin nahi al duzu? Zure ideia berritzaileek funtziona dezaketen jakin nahi al duzu? …

Produktu eta zerbitzu berriak garatzen ditugunean, gure negozioa izan daitekeen horretan aplikatzeko interesgarriak izan litezkeela iruditzen zaigun ideia ugari sortzen zaizkigu. Zalantza nagusietako bat zera izaten da, nola jakin jendeari interesatuko zaizkion edo merkatuan funtzionatuko ote duten.idea lupa bilaketarekin bat datozen irudiak

Zalantza horiek argitzeko, gure ideiak merkatuan esperimentatu eta testatu beharra daukagu. Esperimentuak eta testak egiteak erabaki hobeak hartzen lagun diezaguke eta, batez ere, gure negozioa martxan jartzeko arriskuak minimizatzen.

Bi lan-saio hauetan aukera izango duzu esperimentu-testen garrantzia ikusteko; horiek nola egin ikasiko duzu, eta zure negozioari zer balio eman behar dioten.

Iraupena: 10 ordu

Egunak: Urriak 10 eta 11

Non?: Hondarribiko PUNTALA ENPRESA GUNEA

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Hizkuntza: gaztelera

IZEN-EMATEAK

logo hondarribia +habian + bbizirik

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude