31

urt / 2017

Ba al duzu ideiaren bat? Garatu ezazu era sortzailean

Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren kolaborazioa du ekimenak, 18 eta 35 urte arteko 25 pertsonak haien negozio ideiak proban jarriko dituzte proiektu errealetan, beste kideekin esperientzia eta lana elkarbanatuz, eta gaitasun pertsonal batzuk modu teorikoan eta praktikoan landuz. Beranduago, 12 negozio ideia onenen hautaketa egingo dute, programarekin aurrera egiteko.

Modu horretan, 10 saio egingo dira. Horietan, negozio ideia nola definitu, prototipo batzuen bidez nola garatu, eta garatutako ideia benetako bezeroei nola saldu azalduko dute. Bestalde, taldeko bi saio eta aholkularitza pertsonalizatua ere egongo dira. Bidasoa Bizirik-eko lan gunea (co-working) eskura izango dute parte hartzaileek.

Ekimenean parte hartzeko, ez da beharrekoa aldez aurretik negozio ideia bat edukitzea. Hori bai, jarrera aktiboa eta dinamikoa duten pertsonak dira ekintzaren helburu, ekiteko motibazioa dutenak, eta Lidergoan eta Ekintzailetzan formatzeko interesa dutenak. Metodologiari dagokionez, “Eginez ikasi” metodologia erabiliko da, teoria praktikan aplikatzeko asmoa duena.

Otsailaren 13an hasiko da ikastaroa, eta martxoaren 30ean amaituko da. Urtarrilaren 31ra arte egin daitezke izen-emateak.

https://www.ideiakbizirik.com/eu/ekitaldia/ba-al-duzu-ideiaren-bat-aztertu-ezazu-era-sortzailean/

KARTELA

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude