BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PATZUERGOA
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Lehendakariak emaniko 7. Ebazpena, 2013eko ekainaren 21ekoa.
Gaitzat harturik Irun, Hondarribia eta Hendaia udalerrietako tokiko hedabideen esparruan euskara sustatzeko xedean bideratu beharreko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarriak onartzeko espedientea.
Honako ekintza hauek ikusirik:
* Mugaz gaindiko Partzuergoak, besteak beste, hizkuntzak ikastea, hobetzea eta garatzea ahalbidetzen duten egitura pedagogikoak sortzea eta kudeatzea ditu helburu.
* Helburu hau lortzeko bideetako bat euskara sendotzen laguntzen duten lanak sustatzean datza, diru-laguntzen bidez sustatzean
Honako argudio hauek gogoan izanik:
* Mugaz gaindiko Partzuergoaren 2013ko ekitaldi ekonomikoaren Aurrekontuan bada 8.500 euroko kontu-sail bat euskararen inguruko programak laguntzeko jarduerak aurrera eramateko.
* 38/2003 legean eta lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera, osatu egin dira tokiko hedabideen esparruan euskara sustatzeko diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak.
* Partzuergoaren Estatutuen 17. artikuluari jarraiki, Lehendakariari dagokio erosketak agintzea eta gastuak egitea Aurrekontua Bururatzeko Udal Arautegian ezarritako mugara bitartean, eta dagokigun espediente honetan ez da muga hori gainditzen.
ERABAKI DUT
1.º Honekin batera doazen oinarriak onartzea, Irun, Hondarribia eta Hendaiako tokiko hedabideen esparruan euskara sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia arautzen dutenak.
2.º Oinarri hauek jendaurrera eramango dira, Herrialdeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren eta Udaletxeen iragarki-taulan ipiniko dira.
3.º Ebazpen honen berri emango zaio Partzuergoaren Batzar Nagusiari.
4.º Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean zuzenean inpugnatu daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, bidezkotzat jo litekeen beste edozein errekurtsoz gainera.
Irun, 2013ko ekainaren 21a.—Jean Baptiste Sallaberry, Lehendakaria.
(35) (6438)
TOKIKO KOMUNIKABIDEEN ESPARRUAN
EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK
ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK. 2013
OINARRI OROKORRAK
1. Kontsiderazio orokorrak.
Apirilaren 2ko 7/85 Legearen III. Kapituluaren 25.2 m) artikuluak garapenerako eskumenak ematen dizkie Udalei kultur eta kirol mailako jarduera edo instalazioak sustatzeari begira.
1999ko urriaren 22an, Hondarribia, Irun eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatu ondoren, eta haren Estatutuen 3. artikuluari jarraiki, Udal horiek Partzuergoari eskumenak ematen dizkiote, besteak beste, kultur jarduera komunak egiteko, eta kultur esparru horretan duen helburuetako bat da egitura pedagogikoak sortu eta kudeatzea hizkuntzak ikasi, hobetu eta garatu ahal izateko.
Testuinguru horretan, Partzuergoak hainbat ekintza bideratzen ditu euskara zabaltzen laguntzen duten lanak sustatzeko, eta horretarako, dirulaguntzak ematen dizkie lan horretan parte hartzen duten pertsonei.
Horregatik, tokiko komunikabideen esparruan euskara sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen oinarriak onartzea proposatzen da. Xede horretan ematen diren dirulaguntzak eskatu, eman eta ordaintzeko prozedura arautzen da oinarri horietan, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren edukiaren arabera, eta lege horren zehaztapenak aplikatuko dira oinarri hauetan arautzen ez den guztian.
2. Helburua.
Oinarri hauek tokiko komunikabideen esparruan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak arautzea dute xede, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerrien barnean, bertan zehaztutako irizpideak eta baldintzak kontuan harturik.
3. Onuradunak eta baldintzak
1. Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte kazetaritza lanak egiten dituzten eta Irun, Hondarribia edo Hendaian kokatzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta Oinarri hauetan zehaztutako baldintzetara egokitzen badira.
2. Baztertzekoak.
Deialdi honen aplikazio esparrutik kanpo geratuko dira honako jarduera hauek:
a) Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.
b) Ez dira kontuan hartuko eskubide konstituzionalak urratzen dituzten elkarte edo erakundeetatik datozen proposamenak. 14. Art. (jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi arrazoiengatik diskriminatzea).
c) Ez dira kontuan hartuko Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eginiko aurreko deialdietan dirulaguntzen onuradun izan eta aurretik jasotako dirulaguntza horiei dagozkien gastuak behar bezala eta aurreikusitako epeetan justifikatu ez dituzten elkarte edo erakundeen proposamenak.
d) Dirulaguntza hauetatik kanpo geratzen dira Irun, Hondarribia edo Hendaiako udalek euskararen erabilera sustatzeagatik diruz lagundutako herri-mailako komunikabideak.
4. Zenbatekoaren muga eta aurrekontu izendapena.
Oinarri hauek araututako dirulaguntzen zenbatekoaren limitea, aktibitatearen kostua da, eta beste laguntza publiko batzuekin elkartuta, ezin izango du jardueraren kostua gainditu, eta horrenbestez, dirulaguntzaren zenbateko gorena murriztu egingo litzateke onuradunaren alde superabita gertatuz gero.
Oinarri hauen ondorioetarako, 8.500 euroko aurrekontu-zenbatekoa dago Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren aurrekontuan. Horrek esan nahi du horixe dela eman daitezkeen dirulaguntzen kopuru gorena, kanpoko diru-sarreren aurrekontu aurreikuspenak baieztatzeko baldintzaren pean eta dagozkion aurrekontu aldaketa egiteko aukerari kalterik egin gabe.
5. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Dirulaguntza hauek lortu nahi dituztenek dagokion eskaera egin beharko dute, eta horretarako, ondoren zehazten den dokumentazioa beteko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak emaniko ereduaren arabera eta, behar bezala betetako eranskinekin batera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan aurkeztuko dute Kostorbe Eraikinean, Irungo Iparralde Hiribidean, 20302 PK, edo 30/92 (LRJ-LPAC) Legearen 38.4 artikuluak aipagai dituen lekuetan, dirulaguntzen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan. Honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte eskaera egileek:
a) N.A.N.ren fotokopia eta, komunikabide baten ordezkari gisa jarduten bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Komunikabidearen ezaugarriei buruzko txostena.
c) Gastu eta sarreren txosten zehatza, azpiegitura, langileria gastuak eta abar, eta dirulaguntza bidezko sarrerak, ekarpenak, publizitatea bidezko sarrerak eta abar argi zehaztuta. Partzuergoari eskatzen zaion zenbatekoa jasoko da halaber.
d) Ogasunarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko dira eta besteren konturako langileak izanez gero, Gizarte Ongizateari beharreko ordainketak egiten zaizkiola egiaztatuko da.
e) Argitalpenak badira, aurtengo urtean argitaratutako aleak.
f) Ikus-entzunezko komunikabideen kasuan, a), b), c) eta d) atalez gainera, komunikabidean euskarari aurten emaniko tratamendua azaltzen duen txostena aurkeztuko da, gutxienez honako alderdi hauek adierazita:
— Osorik edo zati bat euskaraz egiten diren programa guztien zerrenda, izena, ematen diren eguna eta ordua, eta programaren eta euskaraz ematen den zatiaren iraupena zehaztuta.
— Programazioaren denboran euskaraz emanikoaren bolumenaren portzentajea, guztizko programazioarekiko.
g) 38/2003 Dirulaguntzen legearen 13.2 eta 3. artikuluetan aurrikusitako egoeratan ez dagoela dioen Zinpeko Aitorpena.
Eskaera egileak aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo Oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak ez dituela betetzen ikusten bada, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio okerrak zuzen ditzan edo beharreko dokumentuak aurkez ditzan, eta jakinaraziko zaio, hori ez badu egiten, bere eskaera bertan behera utziko dela, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 71.1 artikuluak aurreikusitakoaren arabera.
Dokumentazioa ez bada aurkezten, galdu egingo da dirulaguntzaren onuradun izateko aukera. Era berean, datuak ezkutatu edo datu faltsuak ematen badira dirulaguntza horiek eta, hala behar badu, ondorengoak jasotzeko eskubidea galduko da.
6. Dirulaguntzen ebaluazioa eta erabakia hartzeko organo eskuduna.
Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren euskara lan-mahaiak (hiru udalerrietako euskara teknikari eta ordezkariek eratua) osaturiko epaimahaiak aztertu eta ebaluatuko ditu eskaerak, eta lan-mahai horrek eginiko erabakirako proposamena ikusita, eskumena duen Zuzendaritza Batzordeari aurkeztuko zaio, eta Partzuergoko Lehendakariak hartuko du beharreko erabakia.
Eskaerak epaimahaiak baloratuko ditu, ondoren aipatzen diren irizpideei erreparatuz: Hedabidearen helera edo hedadura eta Bidasoa-Txingudi eskualdea osatzen duten hiru hirietan duen eragina eta haien parteartzea, aldizkakotasuna, Euskeraren erabilera egokia eta maila, Euskeraren presentziaren proportzioa.
Dirulaguntza horiek osorik edo neurri batean eman gabe uzteko proposamena egin ahal izango du epaimahaiak.
Eskaera aurkezteak ez du esan nahi berez dirulaguntza jasotzeko eskubidea duenik.
7. Erakunde laguntzailea.
Bidasoako Garapenerako Agentzia, S.A.ri (Bidasoa Bizirik) dagokio oinarri hauetatik etorritako dirulaguntzak emateko beharreko kudeaketa eta tramitazio administratiboa aurrera eramatea, eta baita dirulaguntza horiek banatu eta ematea ere, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren izenean eta kontura. Hori guztia, bi erakundeek 2011eko otsailaren 25an sinatu zuten Partzuergoaren jarduerak eta programak kudeatzeko hitzarmenetik etorritako lankidetza hitzarmenean oinarrituta.
8. Dirulaguntzen ordainketa eta gastuaren egiaztagiriak.
Partzuergoko Lehendakariaren Ebazpenaren bidez diru-laguntzak esleitzeko erabakia hartu ondoren egingo da emaniko laguntzaren %100aren ordainketa, erakunde jasotzaileek honako dokumentazio hau Partzuergoaren bulegoetan, ekitaldia amaitu eta 30 egun naturaleko epean, aurkeztu eta gero:
1. Dirulaguntza justifikatzeko inprimakia (oinarri hauekin batera doazen eta Partzuergoaren egoitzan eskura dauden justifikazio-ereduen arabera).
2. Eginiko gastuaren egiaztagiriak (dirulaguntza jaso duen jardueraren garapenak sortutako gastuei dagozkien fakturen eta erreziboen kopiak) eta balantze ekonomikoa (gastu eta sarrerak).
3. Memoria osoa, irizpideak eta hemen aipatutako baldintzak bete direla egiaztatuz.
9. Onuradunen betebeharrak.
Honako betebehar hauek dituzte dirulaguntzen onuradunek:
— Partzuergoari eskatzen duen guztia ematea dirulaguntzen inguruko egiaztapenak eta kontrola aurrera eramateko.
— Dirulaguntza jasotzerakoan aldaketa objektibo edo subjektiboren bat gertatzen bada, Partzuergoari jakinarazi behar diote.
— Dirulaguntza hauez gainera, sektore publikotik nahiz pribatutik beste laguntza, sarrera edo baliabide batzuk jasotzen badira, horren berri eman behar zaio Partzuergoari.
— Eman den xederako erabiliko da dirulaguntza.
Dirulaguntza honek gai dituen jarduerak eskaeran zehaztutakoaren arabera egingo ditu onuradunak eta ondoren zehazten diren irizpide hauek beteko ditu:
— Jardueraren eduki guztia edo zati bat euskaraz izango da, programazio edo edukiaren %50 gutxienez beti ere.
— Urtean maiztasun zehatza izango du jarduerak.
— Jardueraren eguneko programazioa osorik euskaraz izango da, edo bestela, euskaraz egiten den emanaldiak maiztasun jakin eta erregularra izango du, eta programa autonomoa, edo beste programa baten atala izango da.
— Irun, Hondarribia eta Hendaian egongo da komunikabidearen entzuleriaren edo aleen tiradaren erdia gutxienez.
— Hiru hizkuntzak erabiltzen dituzten komunikabideen kasuan, guztizkoaren 1/3 izango da euskarazko programazioa.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak egin ditzakeen ikuskapen lanak onartuko ditu onuradunak.
10. Dirulaguntzen kontrola.
Partzuergoaren Euskara Lan-taldeak, Zuzendaritza Batzordeak eta kasu guztietan Partzuergoko Lehendakariak, egokitzat hartzen dituzten egiaztapen guztiak egiteko eskubidea dute datuen fidagarritasuna eta dirulaguntzen erabilera zuzena egiaztatzeko.
11. Ez-betetzea.
Jasotako kopuruak itzuliko dira eta, hala beha badu, berandutze interesak ordainduko dira dirulaguntza ordaindu den egunetik hasita, honako kasu hauetan:
a. Jasotako dirulaguntzak, osorik edo zati bat, Oinarri hauetan aurreikusitakoak ez diren beste jarduera batzuetarako erabiltzen badira.
b. Dirulaguntza beharreko baldintzak bete gabe lortzen bada.
c. Oinarri hauetan edo, hala behar izanez gero, dirulaguntza emateko erabakian zehaztutako obligazioak ez badira betetzen.
d. Oinarri hauek edo dirulaguntza emateko erabakiak zehaztutako epeak ez badira betetzen.
Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren IV. Tituluak arau-hauste eta santzioei buruz zehaztutako xedapenak aplikatuko zaizkie oinarri hauei eta berauen arabera emaniko dirulaguntzei, eta Partzuergoko Lehendakariaren egitekoa izango da dagozkion espedienteak hasi eta erabakitzea.
12. Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaren inguruan, eta emaniko dirulaguntzen exekuzio eta garapenaren inguruan sor litekeen zalantza oro Partzuergoko Lehendakariak erabakiko du, Zuzendaritza Batzordearen eta Partzuergoko Euskara Lan-taldearen Txostenak ikusi ondoren.
13. Jende aurrean jartzea.
Oinarri hauek emango dira argitara Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Iragarki-taulan bere Irungo egoitzan Hendaiako Mugaz Gaindiko Harremanetarako bulegoan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Era berean, komunikabideei postaz jakinaraziko zaie dirulaguntza horien berri izan dezaten.
Dirulaguntza eman ondoren argitaratu edo ateratako materialean, eta urte batez, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren laguntza jaso duela jartzeko eskatu ahal izango du Partzuergoak.