11

ots / 2013

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2013ko deialdia

Lagun­tzak helburu askotarikoak dira: Herri edo eskualde mailako hedabideak edota haien eran­tzule diren elkarteak; ikus-entzu­nezkoetan euskararen erabilera bul­tza­tzea; udaletan euskararen normalkun­tza programak gara­tzeko lagun­tza, eta abar.

 Erabaki honen bitartez aipatutako diru lagun­tzak arau­tzeko oinarri berriak onar­tzen dira, baita diru lagun­tza horien 2013ko deialdia ere.

 Horiek horrela, diputatu nagusiak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak,

 ERABAKI­TZEN DU

 Lehenengo: Onar­tzea jarraian ageri diren diru lagun­tza lerroen oinarri arau­tzaile orokorrak, baita horietako bakoi­tza­ren berariazko oinarriak ere, erabaki honen I. eranskinean jaso­tzen direnak:

 1. Euskarazko aldizkako argitalpenak.

 2. Euskara susta­tzeko proiektu eta jarduerak.

 3. Euskarazko ikus-entzu­nezkoak heda­tzeko proiektuak.

 4. Euskararen erabilera soziala normaliza­tzeko udal planak.

 5. Itzul­pen praktikak egiteko bekak.

 6. Gipuzkoan euskaraz emiti­tzen duten toki telebistak.

 7. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz heda­tzeko proiektuak.

Informazio gehiago

This entry was posted in Diru-laguntzak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude