02

uzt / 2015

Bizitegi eraikinetan, etxe­bizi­tzen barnean eta merkatari­tza establezimenduetan irisgarritasuna hobe­tzeko lanetarako eta etxe­bizi­tze­tan eta merkatari­tza establezimenduetan energia eraginkortasuna hobe­tzeko diru-lagun­tzak emateko oinarri arau-emaileak eta deialdia.

accesibilidad bilaketarekin bat datozen irudiakOinarri hauen helburua da ondoko esku har­tze esparru hauetan diru-lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea:               

— Lehenengo atala.  Irisgarritasun alorreko hobekun­tzak.

1.1.  Etxe­bizi­tza eraikinetan.

Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea bete­tzeko zailtasunak konpon­tzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sar­tzeko eremuan desnibelak (eskailerak edo antze­koak) egoteagatik. Eta azkenik, etxe­bizi­tzen barruan geletarako irisgarritasuna hobe­tzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak ken­tzeko jarduerak.

1.2.  Merkatari­tza establezimenduetan.

Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egoki­tzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gaindi­tzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobe­tzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jar­tzen duten oztopoak ken­tzeko direnak.

ahorro energético bilaketarekin bat datozen irudiak— Bigarren atala.  Energia eraginkortasunaren alorreko hobekun­tza jarduerak, EIEPn jasoak.

Etxe­bizi­tze­tako nahiz merkatari­tza establezimenduetako instalazioen energia eraginkortasun mailak handi­tzeko jarduerak, fun­tzionamendu eta okupazio baldin­tza arruntetan energiaren kon­tsu­moa murrizteko helburua dutenak, besteak beste, bero­tze sisteman, hozte sisteman, aireztapenean eta ur beroaren ekoizpenean kon­tsu­mituriko energia.

info +

ayuntamiento irun bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude