Bi hilabeteko oporraldian adingabeen jardueretarako edo prestakuntzarakogastuak diruz lagundu ahal izatea proposatzen da, zehazki, gaua igarotzea ez dakarten jarduerak babestuko dira, gutxienez astebetekoak eta egunean bi orduko iraupena dutenak. Halaber, proposatzen da arautu gabeko prestakuntza- eta irakaskuntza-jarduerak eta kirol-jarduera ludikoko jarduerak egitea ordaintzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak behar bezala baimendutakoa, gutxienez 5 orduko iraupena dutenak.
Laguntzak etxetik kanpo lan egiten duten gurasoentzat pentsatuta badaude ere, azken deialdian, gurasoetako bat enplegu-bilaketa aktiboan egotea ere kontuan izan da, agian diru-sarrera txikiagoak izan ditzaketen etxeak kontuan hartuta, eta, horrela, baliabide gehiago edo gutxiago dituzten adingabeen arteko aldea saihestuz INFO +