04

mar / 2014

EHUko “LEHEN AUKERA” bekak

Lehen Aukera 2012/2013ko tituludun unibertsitarioei diru-laguntzak emateko deialdia da. Helburua prestakuntza hobetzea da, enplegu kualifikatuan aritzeko behar diren ezagutzak areagotzeko. Prestakuntza programa hau honela dago osatuta: ikasketa osagarrien ikastaro bat (teorikoa) eta 3 hilabetetako prestakuntza jarduerak enpresetan. Guztira, 345 beka emango dira, haietariko 17 ezgaitasunak dituzten tituludunei.

Aukeraturiko pertsonek 1.500 euroko laguntza jasoko dute eta Gizarte Segurantzaren erregimen Orokorrean sartuko dira. Prestakuntza programa utziz gero amaiera baino lehenago, egindako denborari dagokion diru kopurua jasoko da, baldin eta UPV/EHUko tutore arduradunaren txostena aldekoa bada. Joan-etorriei dagozkien gastuak bekadunak ordainduko ditu, baita otordu eta ostatu gastuak.

BALDINTZAK

Orokorrak

  • EAEko udal batean erroldatuta egotea deialdia argitaratu baino lehen.
  • 2012/2013 ikasturtean lortutako UPV/EHUko titulu ofizial bat (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo masterra).
  • Izena emanda izatea Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua eskatzeko.
  • Atzerritarren kasuan, egoitza legala izatea espainiar lurraldean.

Akademikoak

  • Aukeraturikoek 2,5 ECTS kredituko (25 ordu) prestakuntza ikastaro osagarri teorikoaren matrikula egin beharko dute eta atal teorikoan ebaluazio positiboa eskuratu, enpresetan praktikak egin ahal izateko.

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude