03

urt / 2017

Berrikertu 2016-2017. Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntzak

investigación bilaketarekin bat datozen irudiakAgindu honen helburua da giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko.

 

  • Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun honako hauek izan daitezke:

 

  1. Enpresak: ETEak edo enpresa handiak, bai eta enpresa-elkarteak ere.
  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, , eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, kategoria hauetan:
    • ikerkuntza kooperatiboko zentroak
    • teknologia-zentroak
    • enpresetako I+G unitateak

Kontratazio bakoitzagatik erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen ehunekoak hauek izango dira gehienez:

  1. Enpresak:
    1. % 60 ETEentzat.
    2. % 50 gainerako enpresentzat: Enpresa handiak eta enpresa-elkarteak.
  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak: % 50.
  3. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, diru-laguntza jaso dezakeen kontratazio bakoitzeko, ezin izango ditu kopuru hauek gainditu:
    1. 18.000 euro, 2 urteko edo hortik gorako ikerketa-esperientzia daukan ikertzaile batentzat.
    2. 30.000 euro, 10 urtetik gorako ikerketa-esperientzia edo doktore-titulua duen ikertzaile batentzat.
    3. Erakunde onuradunen kategoria bakoitza finantzatzera bideratutako diru-zuzkidura onesten diren eskaerei erantzuteko behar bestekoa izango da, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan, 11. artikuluan aurrez ikusitako eskaeren ebaluaziotik ondorioztatzen den hurrenkerari jarraituz, aurrekontu-kreditua agortu arte 

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK

Aginduaren 5. Artikuloak aipatzen du. Diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da ikertzailea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota (urteko kuoten hobaria kenduta, hala badagokio)

Epea: 2017/02/15

info +

departamento tecnologia, innovación y competitividad gobierno vasco bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude