07

uzt / 2014

Bidasoa bizirikek Garaituz foru planaren laguntzak eskualdeko enpresa txiki eta ertanei hurbiltzen dizkie

garaituz 300Garaituz, talka-plan bat da, batik bat Gipuzkoako manufaktura-industriaren sektorera zuzendua, eta Bidasoa bizirikek koordinatzen eta dinamizatzen du Bidasoko eskualdean.

Plana Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du, garapen-agentzien bidez, eta zaurgarritasun-egoeran dauden enpresei egoeraren diagnostiko espezifiko bat eskaintzen die, kontsultoretzako profesionalek egina. Era berean, ekintza-plan bat ere eskaintzen zaie, gune ahulei aurre egiteko, eta hori ere profesionalek egina da, enpresa bakoitzeko Zuzendaritzarekin adostuta.

Gainera, zeharka, aukera dago Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza-programa batzuk abian jartzeko, proiektuan parte hartzen duten enpresen beharrei eraginkortasun handiagoz doituko direnak; kasu honetan, Irungo eta Hondarribiko enpresentzat.

Eta zeintzuk dira pyme horiek?

Edozein motatako zailtasunak dituzten enpresak (merkataritzakoak, finantzarioak, bezeroekiko mendekotasuna, ondorengotza,…), gaur egun jarraipena arriskuan jartzen ari diren edo epe motzera jar dezaketen enpresak.

Bideragarriak direla aurreikus daitekeela esatean, esaten ari gara neurri jakin batzuk aplikatuz (ekintza-planak), nahiko berme eta arrakastaz aurre egin diezaieketela arrisku-egoeran jartzen dituzten gune ahulei.

Garaituzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainek infomazio gehiago lortu dezakete, 943 633 076 telefonora deituz.

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude