21

mar / 2013

Bidasoa bizirikek Community Manager ikastaroa eskainiko du langabetuentzat

Informazio gehiago emango da ostegunean , Arma Plazan arratsaldeko 18:00etan eskainiko de bileran

Hondarribiko Udalak Bidasoa Bizirik erakundearekin batera “Community Manager” ikastaro espezifiko bat jarriko du martxan, Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako “Hondarribia Abian” Planaren esparruan. Pasa den astean baratze ekologikoaren ikastaroaren ondoren antolatzen den bigarrena da. Ikastaro hau Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) diruz lagundua da, eta lan mundura esperientzia eta jakituriaz murgiltzeko beharrezko kontzeptuak erakustea da helburua.

Gero eta gehiago dira Internetek produktu edo zerbitzu baten sustapenean eta salmentan duen egiteko garrantzitsua aintzat hartzen duten sektoreak. Merkataritza, ostalaritza, jatetxeak, zerbitzuak, osasun arloko profesionalak…

LANBIDEn izena emandakoak eta aurretik noizbait lan bat eduki duten langabetuei zuzentzen zaie ikastaroa. Erdi eta goi mailako tituludunak, komunikazio, kazetaritza, marketing-a, humanitateak, enpresa kudeaketa, komertzial edo/eta esparru hauetan eskarmentuak duten langabetuentzat zuzendua.

Hondarribiko diagnosi sozioekonomikotik ondorioztatzen den bezala, hirugarren sektoreak berebiziko garrantzua du hiriko ekonomian, bertako establezimenduen %80 gaiarekin loturikoak direlarik. Komertzio, hostalaritza eta turismo zerbitzuetako enpresak gehiengoak dira Hondarribian, eta online munduak duen garantiza ikusita antolatu da ikastaro hau. Online salmentaren alde egiten duten enpresak, turismo aldetik beti daude hobekiago kokatuak.

Ikastaroak 212 orduko iraupena dauka eta informazio gehiago emango da osteguna 21ean, arratsaldeko 18:00etan Arma Plazan.

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude