Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, gure eskualdean ekintzailetza eta enpresa-proiektu berriak sor daitezen laguntzen jarraitzen dute. Hala adierazten du Bidasoa bizirikek Banco Sabadell S.A. finantza erakundearekin sinatutako lankidetza hitzarmen berriak.
Produktu eta zerbitzu multzo bat da, beren enpresa-proiektua Bidasoa biziriken aurkezten edo egiten duten eta aldeko txosten teknikoa lortzen duten pertsona ekintzaileentzat pentsatua.
Ekintzaileentzako lehen mailegua, adibidez, epe laburrera egiten den finantzaketa bat da, jarduera profesionala gauzatzeko beharrezkoa den hasierako inbertsioaren %100 arterainokoa, interes finkokoa, gehienez 5 urteko epearekin eta interes bereziekin.
Horiez gain badira e-commercerekin, exportazioarekin edo urruneko bankuarekin lotutako beste produktu eta zerbitzu batzuk ere, eta Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileen premia bereziei erantzungo lieketen beste produktu eta finantza-zerbitzuen azterketa.
Beraz, egoera ekonomiko zail honetan finantzaketa aukera berri bat sortu da eskualdeko pertsona ekintzaileentzat.
Hitzarmen hau, Bidasoa bizirikek urteetan zehar beste entitate batzuekin sinatutako beste hitzarmen batzuk bezala, Eskualdeko ekintzaileen egoera hobetzeko eta beren enpresa-proiektuak sortzen eta garatzen lagunduko dien bide alternatiboa eskaintzeko lankidetzaren oinarria izango da.