03

mai / 2019

Bidasoa Eskualdera iritsi da Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa

  • Paseo bat katamaranean, showcooking, eta pintxo eta txakolin dastaketa, horiexek izan dira jarduera nagusiak.
  •  Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroak Bidasoa Eskualdea aukeratu du aurten ere bere bisitetako bat egiteko mundu mailako erreferenteekin.

Donostian egiten ari den Munduko Turismo Erakundeak (MTE) bultzatutako Turismo Gastronomikoari buruzko Mundu Forora etorri direnak Bidasoa Eskualdean izan dira ostegun honetan, eta katamaranean paseatzeko, showcooking batez gozatzeko eta pintxoak, sagardoa eta txakolina datatzeko aukera izan dute.

Katamarana Hondarribiko Kirol Portutik itsasoratu da eta ibilbideak iraun duen bi orduetan, Txingudi Badiak eskaintzen dituen paisaia ederrak ikusteaz gain, showcooking-az gozatzeko aukera izan dute Gorka Souto Hondarribiko Sardara jatetxeko sukaldariaren eskutik.

Behin lehorreratu ondoren, Soutok ontzian prestatutako pintxoak dastatu dituzte bisitariek, Hiruztako txakolinarekin batera. Hainbat herrialdetako adituak izan dira bisitaldian: Kanada, Txina, Egipto, Uganda, Kroazia edo Israel.

Turismo gastronomikoko nazioarteko erreferenteak

MTEk bultzatutako Turismo Gastronomikoari buruzko bosgarren Mundu Foroa Donostian egiten ari da, maiatzaren 2an eta 3an, eta Munduko Turismo Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek antolatu dute.

Programak duen ataletako bat da hainbat leku bisitatzea, forora etorri direnek haien kudeatzeko ereduak ezagutu ditzaten, bai eta dituzten gastronomia baliabideak ere.

Aurreko edizioan bezala, aukeratutako lekuetako bat Bidasoa eskualdea izan da, eta bertan Bidasoa bizirik arduratu da Hondarribiko eta Irungo jarduera prestatzeaz.

Gastronomia eta turismo sektoreetako nazioarteko erreferenteak bildu ditu Foroak, sektore horiek garatzen laguntzeko eta esperientziak elkarrekin trukatzeko plataforma izateko. Era berean, iraunkortasunaren eta turismo gastronomikoaren arteko lotura indartu nahi du foroak, helmuga turistikoen garapen iraunkorrerako turismo gastronomikoak duen betekizun baliotsua azpimarratuz.

Aurkezpenak lan saioekin osatzen dira, parte hartzaileei elkarri eragiteko eta ideiak partekatzeko aukera emanez.

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Turismo kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude