28

uzt / 2014

Hondarribia, Irun eta Hendaia, turismo norako bakarra balitz bezala eskainiko da Bidasoa Pass berriro

Bidasoa Pass ekimenak gure lurraldea (Irun-Hondarribia-Hendaia) bisitatzeko interesa duten pertsonei eskaintza global bat eskaintzen die. Bisitariak deskontu garrantzitsuak izan ahal ditu Bidasoa Txingudi Badiako hiru udalerrien ondarearen, aisialdiaren eta jatetxeen eskaintzari dagokionez, gainera prezio bereziak eskaintzen ditu mugaz gaindiko esperientzia bat bizitzeko Bidasoa ibaia barkuan zeharkatuz.

Eskaintzak baliagarriak dira 2014. urte osoan; nagusiki, gastronomiarekin eta uretako ekintzekin daude lotuta, eta mugaz gaindiko gure lurraldean kokatuta dauden establezimenduetan ostatua hartu duten eta pertsonentzat da; bestalde, establezimendu horiek proiektuan parte hartzea onartu dutenak dira: hotelak, landa etxeak, pentsioak, Aterpetxeak, oporretarako zentroak eta abar. Establezimenduek berek ematen dute akreditazio dokumentu bat eta dokumentu hori geroagoko deskontuetarako eta eskaintza berezietarako erabiliko da.

Info +

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude