20

ots / 2019

“Bidasoan ekiteko bekak” ekimenaren edizio berria

  • Aukeratuak izango diren ideia berritzaileek 1.950 eurotako babes ekonomikoa jasoko dute gehienez eta Bidasoa bizirikek Ducoureaun duen Coworkingean egonaldi baterako eskubidea irabaziko dituzte
  • Guztira 9.000 euro bideratuko dira

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidaso bizirik elkartearen bitartez, 2019 Bidasoan ekiteko beken deialdia onartu dute. Enpresa proiektuen garapena bultzatzeko programa bat izango da eta 9.000 eurotako aurrekontua izango du.

Beka hauen helburua ideia berritzaileak enpresa proiektuetan bihurtzeko gaitasuna duten pertsonei laguntza ekonomikoa ematea da, Bidasoa biziriken coworkingean kosturik gabe postu bat eduki, wifi sarea eta bilera gelak erabiltzeko aukera, ekintzailez beteriko sistema batean sartu eta kolaborazio eta berrikuntza giro batean lan egiteko aukera eskaintzeaz gainera, bekak irauten duen bitartean.

Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, nabarmendu du, “bigarren urtez martxan jarriko ditugu beka hauek. Ideia berritzaileak dauzkaten pertsonak babestea eta bultzada txiki bat ematean datza, haien negozio proiektua enpresa errealitate baten bihurtu daitezen”.

 Bere aldetik, Maria Serrano, Bidasoa bizirik elkarteko kontseilariak, gaineratu du, “balio erantsia eskaintzen duten pertsona eta ideiak babestea garrantzitsua iruditzen zaigu. 2018 urtean interes handiko eta berrikuntza gradu altuko proiektua lagundu ziren”.

 Ekimen honen helburua negozio ekimen batengan pentsatzerakoan sortzen den lehen oztopoa ezabatzea da: errekurtso gabezia eta enpresa proiektu bat era egokian diseinatzeko  beharrezkoa den denbora. Ekiteko bekek enpresa ideia bati hazten hasteko oinarri sendo bat ematea bilatzen dute.

Izen-ematea eta bestelako ezaugarriak

 Bidasoa eskualdean negozio ideia bat enpresa bat sortzeko plangintza konkretu batean islatu nahi duen edozein pertsonak izango du deialdi honetan parte hartzeko aukera. Deialdiak bi eskaera-epe izango ditu: Lehen epea irekita dago jada eta 2019 urteko apirilaren 30ean amaituko da eta, bigarren epea, maiatzaren 1ean ireki eta irailaren 30ean itxiko da.

2018 urteko lehen edizioan bezala, bekaren eskatzailea den pertsona bakoitzak 1.950 eurotako gehienezko diru kopurua jasotzeko aukera izango da, esleipenak hilabete bakoitzean 325 eurotako kopurua gainditu ezingo dituen bitartean eta 6 hilabeteko gehienezko epean jaso beharko direlarik.

Aurkezten diren proposamenak baloratzerako orduan, Bidasoa bizirik elkarteak zero puntuetatik 100 puntuetara bitarteko baremo bat sortuko du eta formazio teknikoa eta proposaturiko negozio ideiarekin loturiko esperientzia profesionala, enpresa gestiorako formazioa, proposamenaren definizio eta argitasun gradua, aurreikusitako lan-programa eta, “Bidasoako Eskualdearen Garapen Ekonomikorako Plangintza Estrategikoa” plangintzaren helburuak kontutan hartuta, proposamenak egin dezakeen ekarpena baloratuko dira bertan.

Informazio gehiago eskuratu edo proiektuak aurkezteko, Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria kudeatzen dituen Departamentuarekin harremanetan jarri behar da, era presentzialean Ducoureau Jauregian (Hendaia kalea 8, Irun), 943 509 600 telefono zenbakira deituz edo empresas@bidasoa-activa.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

7 beka 2018an

Aurreko edizioan zazpi beka banatu ziren momentu honetan ikerketa fasean aurkitzen diren ideien artean. Horien artean, kirol ekintzekin loturiko aplikazio bat, material berriztagarriekin patronajea, espazioen antolaketarako zerbitzuak, gazteentzako hizkuntza egonaldiak, enpresei aplikatutako magiazko sorkuntza prozesuak, itsuentzako pelikulen audio-deskribapenak eta egile bitxigintza proiektuak aukeratu ziren.

logos irun hondarribia ba

Sarrera hau Artikulua, Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude