blog

Xedea. Agindu honen xedea da 2015. urtean antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. 2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak. 1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 240.000 euro...

Xedea, modalitateak eta proiektuak garatzeko epea. 1.– Agindu honen bitartez, 2015ean musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak nola emango diren arautuko da. 2.– Deialdi honetan diru-laguntza modalitate hauek jaso dira: – II. kap.: Musika-partituren edizio inprimatuak. –...

Turismo-industriako enpresen lehiakortasuna hobetu ahal izateko tresnak optimizatzeko, beharrezkotzat jotzen da aipatutako aginduari honako aldaketa hauek egitea:

1.– Sailkapena handitzeko laguntzak hotel-establezimendu guztiei zabaltzen zaizkie.

2.– Turismo-eskaintza Euskadiko turismo-irisgarritasunaren eredura egokitu dadin lagundu beharrean, 2015ean operatiboa izateari utziko baitio, eta ordezten duen eredu berria abian jarri arte, turismo-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudira egokitu daitezen lagunduko da, eta, zehazki, lagundu egingo dira apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena, indarrean jarri aurretik zabaldutako turismo-establezimenduek irisgarriak izateko egiten dituzten inbertsioak, baldin eta orain arte horren eraginpean egon ez badira baina, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, oinarrizko irisgarritasun-baldintzak bete behar badituzte 2017ko abenduaren 04an.

Xedea eta denbora-eremua.

1.– Agindu honen xedea da egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak (hemendik aurrera, euskal enpresen) 2015. urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute, eta enpresak banaka edo lankidetzan aurkez daitezke horietara. Interlehian laguntza-programa hau 2015. urtean izango da indarrean, harik eta haren funtsak agortzen diren arte.

2.– Agindu honetan, kontratistak hautatu eta esleipenak egiteko lehia-prozesu formal eta publikoak izango dira lizitazioak, ondasunak, obrak eta zerbitzuak eskuratzeko eskaintzak eskatu, hartu eta ebaluatzen dituztenak.

3.– Itzuli beharreko diru-laguntzak emango ditu Interlehian programak, eta haien helburua izango da diru-laguntza horien onuradunek obra-kontratuak, herri-lanen kontzesioak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeko lizitazioetan parte har dezaten sustatzea.

LANdhome programa izenarekin, agindu honen helburua hauxe da: kanpoan euren karrerak garatzen ari diren profesionalak itzultzea sustatzeko sostengu publikoa emateko laguntzak arautzea –Itzulera horiek, betiere, EAEn egoitza soziala duten enpresetara...

Follow by Email
RSS