Aurten ere, Bidasoa bizirikek Eskualdean emakumeen ekintzailetza bultzatzearen aldeko apustua egin du

  • Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta sei bideo egin dira, hirugarren urtez jarraian, eskualdeko emakume ekintzaileei elkarrizketak egiteko.
  • Berriki, Bidasoa bizirik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatu du Emakundek

Irun, 2024ko martxoak 5.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, sentsibilizazio-kanpaina bat egin dute martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna, dela eta. Zehazki, eta hirugarren urtez jarraian, eskualdeko hainbat emakume ekintzaileri elkarrizketa egiteko sei bideo egin dira, emakumeen ekintzailetza ikusarazteko eta belaunaldi berrientzat eredu izan daitezen.

"Aspaldidanik garatzen ditu Bidasoa bizirikek bere ekintzak, programak eta proiektuak, genero-ikuspegia barne hartuta, lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko eta genero-berdintasuna bultzatzeko. Lan-eremuan desberdintasun horiek ezabatzeko lan egiteaz gain, Agentziak emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika bat sortu zuen, horretarako Berdintasun Batzordea sortuz eta 2020ko irailean bere lehen Berdintasun Plana onartuz ", adierazi du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak.

"Izan ere, joan den otsailaren 16an, Eusko Jaurlaritzak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa emandako aitorpena jaso zuen Bidasoa bizirikek, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bitartez", gaineratu du Paezek.

Era berean, Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikeko lehendakariordeak, nabarmendu duenez, "agentzian zeharkako programa eta proiektu horien koordinatzaile bat dugu, eta bera arduratzen da, Berdintasun Batzordearekin batera, Berdintasun Planean planteatutako ekintzak dinamizatzeaz eta horien jarraipen zuzena bermatzeaz".

Gainera, Urtizbereak nabarmendu duenez, "Bidasoa biziriken lanean jarraituko dugu genero-desberdintasuneko edozein alderdi prebenitzeko eta berdintasun-politikak sustatzeko, bai agentziaren barruan, bai antolatzen diren ekintza eta jardueretan".

Desberdintasun-egoerak detektatzeko eta horiek desagerrarazteko Bidasoa bizirikek ikastaro bat emango du

 

  • "Berdintasuna Lantzen" proiektua prestakuntza-ibilbide kualifikatzaile batek osatzen du, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez.
  • Langabezian dauden 13 emakumek parte hartzen dute, gehienak Bidasoaldekoak

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, "Berdintasuna Lantzen" proiektua jarri dute abian. Proiektu horrek prestakuntza-ibilbide bat du, eta parte-hartzaileak desberdintasun-egoerak detektatzeko gaitzea du helburu, egoera horiek gizarte osoaren aurrean ikusaraziz, prebentzioan eta desagerraraztean lan eginez erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan, eta emakumeen herritarren parte-hartzea bultzatuz.

Proiektuak prestakuntza-ibilbide kualifikatzaile bat du, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez osatua ("Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako sustapena (SSCE0212)"). Halaber, parte-hartzaile bakoitzak lanekoak ez diren 120 orduko prestakuntza-praktikoak burutuko ditu. Era berean, proiektua "Soft skills" gaitasunak garatzeko tailer batekin osatuko da. Bertan, enplegagarritasunarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako sustapenaren lan-esparruarekin lotutako zeharkako konpetentziak identifikatu, balioetsi eta entrenatuko dira.

Nazioarteko biltzarra: Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburuHelburu orokorraZientziaren eta teknologiaren esparruan paradigma-aldaketa sustatzea, genero-ikuspegia modu sistematiko eta integralean txertatzeko eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat lortzeko planteatzen diren erronkei...

  • Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, sei bideo egin dira eskualdeko emakume ekintzaileei elkarrizketak eginez.

Irunen, 2022ko martxoaren 3an.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, sentsibilizazio-kanpaina bat egin dute martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta. Zehazki, sei bideo egin dira, eskualdeko emakume ekintzaileak elkarrizketatuz, emakumeen ekintzailetza ikusarazteko eta belaunaldi berrien eredu izan daitezen.

“Bidasoa bizirik urteak daramatza bere ekintzak, programak eta proiektuak genero-ikuspegia barne garatzen, lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko, eta genero-berdintasuna bultzatzeko. Lan-arloko desberdintasun horiek ezabatzeko lan egiteaz gain, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika ezarri zuen Agentziak, creando para ello la Comisión de Igualdad. Horretarako sortu zen Berdintasun Batzordea, Bidasoa bizirik-eko departamento ezberdinetako teknikari eta administrariek osatua, eta 2020ko irailean onartu zuen lehen Berdintasun Plana”, adierazi du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko lehendakariak.

Gainera, María Serrano Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak nabarmendu duenez, “Agentzian zeharkako programa eta proiektu horien koordinatzaile bat dugu. Bera arduratzen da, Berdintasun Batzordearekin batera, Berdintasun Planeko ekintzen jarraipen egokia bermatzeaz”.

Agindu honen xedea da, lehia bidezko erregimenean, oinarri arautzaileak eta deialdia finkatzea 2022ko ekitaldirako, dirulaguntzak emateko emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa zein erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarteei.Deialdi...

Follow by Email
RSS