KREAren hamalaugarren edizioan BIC Bidasoa Gipuzkoa aurkeztuko da

  • Ekitaldiak irudi bisual berria izango du eta martxoaren 30ean ospatuko da Ficoban.
  • Eskualdeko 50 urtetik gorako jarduera duten industria-enpresak eta prestakuntza-zentroak izango dira ekitaldian.

Irun, 2023ko martxoaren 2a.- Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Krea Bidasoa ekitaldia antolatu dute aurten ere, martxoaren 30ean, Ficoba erakustazokan.

Hamalaugarren ekitaldia da, eta urtero 400 pertsona baino gehiago biltzen ditu. Ekintzaileak, enpresak, erakunde publikoak eta pribatuak eta beste eragile batzuk konektatzea du helburu, harremanak egin, beste esperientzia batzuk ezagutu, ezagutzak zabaldu eta negozio-joera eta -aukera berriak identifikatu ahal izateko.

Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak, nabarmendu duenez, “gure lurraldeko berrikuntza, baliabideak eta talentua balioan jartzea da ekitaldi honen helburua. Gainera, Irun eta Hondarribiko eragile ezberdinek lankidetza loturak sortu edo areagotu ahal izatea bilatzen dugu”.

Aurten, Krea Bidasoak “Eskualdea eraldatuz” goiburua aurkeztuko du, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema osoan egiten ari diren eraldaketak aipatuz, horiek izango baitira aurtengo programazioaren ardatz nagusia.

“Helburua da enpresa-sarearen eraldaketa-gaitasuna transmititzea eta Irunen eta Hondarribian berrikuntzari lotuta sortzen ari diren negozio-eredu berriak ezagutaraztea”, azaldu du Maria Serranok, Agentziako presidenteordeak. “Leloak, era berean, lurraldean dauden eta sortzen diren enpresa-proiektuen garapena eta hobekuntza babesteko gai den eraldaketa- eta berrikuntza-ekosistema baten existentzia islatu nahi du”, gaineratu du Serranok.

Krea Bidasoak nortasun bisual berria estreinatuko du

Martxoaren 30ean, Krea Bidasoak bere nortasun bisual berria aurkeztuko die urtero Ficoban biltzen diren ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemako eragileei.

ICT/275/2023 Agindua, martxoaren 17koa, honako agindu hau aldatzen duena: ICT/789/2021 Agindua, uztailaren 16koa, manufaktura-industriaren eremuan berrikuntza- eta iraunkortasun-planetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. ...

Programa honen xedea da Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea.Kontuan hartu beharreko datak eta epeak"Proiektu pilotuak" eta "Berrikuntza teknologikoa" lerroetako proiektuen...

Follow by Email
RSS