Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2022. urteko deialdia.Gipuzkoa digitala: Produktu industrial ziberseguruaGipuzkoa digitala: Zibersegurtasuna I+GGipuzkoa digitala: Zibersegurtasuna ENPRESAK Epea: 2022/05/05 (1+2)  // 2022/09/15 (3)  ◊ GAO ...

    • Enpresa txiki eta ertain horien eraldaketa digitala sustatzea du ardatz, aldaketaren bultzatzaile gisa.
    •  Eraldaketa digitaleko prozesuaren estrategia diseinatzen lagunduko zaie, gutxienez, 15 enpresari.

     Irunen, 2022ko otsailaren 22an.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, berriro jarri dute martxan ‘Bidasoa Digitala’ programa, Foru Aldundiaren ‘Gipuzkoa Digitala’ programaren ‘ETE Digitala’ lerroaren barruan dagoena.

    Programa honen helburua da lurraldeko garapen agentziek ETEen lehiakortasuna bultzatzeko egiten duten lanean sakontzea. “Zehazki, Bidasoa Digitala enpresa txiki eta ertain horien eraldaketa digitala bultzatzean oinarritzen da, aldaketaren, berrikuntzaren eta balio erantsi handiagoko sorkuntzaren bultzatzaile gisa. Programak erraztu egiten du diagnostiko bat, ekintza plan bat, proiektuaren definizio bat eta, hala badagokio, haren ezarpena ahalbidetzen duten ibilbideak garatzea” azaldu du Bidasoa bizirik-eko lehendakari Miguel Ángel Páezek.

    Garapena bi fasetan

    Idom aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoaren bidez garatuko da programa, eta bi fasetan gauzatuko da.

Follow by Email
RSS