Irunek eta Hondarribiak Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen dituen bereizgarria jaso dute Fitur azokan

  • Azoka urtarrilaren 24tik 28ra izango da Madrilen
  • Bereizgarri horrekin, Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatu du.

 

Irun, 2024ko urtarrilaren 23an.- Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, FITUR Nazioarteko Turismo Azokan izango dira. Azoka hau Madrilen egingo da urtarrilaren 24tik 28ra, eta Basquetourren eskutik jasoko du Eskualdea Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen duen bereizgarria.

SEGITTURek ematen duen bereizgarri hori lortzeko, Turismoko Estatu Idazkaritzako (Turismo Ministerioa) kide den Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko sozietateak, Bidasoa bizirikek eskuz esku lan egin du Basquetourrekin ezarpen-metodologian.

"FITUR agertoki egokia da gure eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutarazteko, eta, beraz, aurten ere ezin dugu hutsik egin", azaldu du Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak. Gaineratu duenez, "oraingo honetan, gainera, DTI ereduaren ezarpenean murgilduta gaudela egiaztatzen duen bereizgarria jasoko dugu, helmugen taldean parte hartzeko urrats garrantzitsua, garapen turistikoaren abangoardian, eta gobernantzan, iraunkortasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategiarekin, ardatz egituratzaile gisa" gaineratu du Páezek.

Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da

Bereizgarria FITURen entregatuko da urtarrilaren 25ean, ostegunarekin, eta Bidasoaldea nabarmentzen du produktu turistikoen sorkuntzaren kudeaketa eraginkorragatik, sentsorizazioagatik eta helmugan dituen kudeaketa-sistemengatik, eskualdea ondo kokatuta dagoelako turistentzako eta bisitari profesionalentzako webguneen bidez (MICE), bisitariaren eta egoiliarraren arteko elkarreraginaren sustapen aktiboagatik, eta Bidasoako Hiri Behatokia dagoelako.

Proiektu berezi eta eraldatzaileak, erraz eskalatzeko eta erreplikatzeko moduko prozesu eta produktuak estaltzen dituztenak, azken erabiltzaileari begira, eta, besteak beste, digitalizazioan eta adimenean hobekuntzak dituztenak, turismo-helburuetarako eta turismo-sektorerako kudeaketari, sustapenari, balioespenari eta hedapenari aplikatuta.

Programaren laguntzak jaso ditzaketen jarduera eta proiektu motak honako hauek izango dira:

Eskualdeko 19 eragile turistikok Euskadi Turismo Kode Etikoarekin duten atxikimendua berritu dute

Irunen, 2023ko urriaren 20an.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin bat egiten dutela aitortzen duen ziurtagiria eman diete gaur eskualdeko 19 eragile turistikori, Basquetour Turiamoaren Euskal Agentziak egiten duena. Ekimen honen helburua turismo eredu arduratsu eta iraunkorra garatzen laguntzea da.

Sari horiek emateko ekitaldia gaur eguerdian izan da, Hondarribiko Villa Magalean hotelean, eta bertan izan dira urtean zehar ekimen horrekiko konpromisoa berritzeko lanean jarraitu duten erakundeetako ordezkariak. Haiekin batera Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidentea eta Estitxu Urtizberea lehendakariordea izan dira.

Bere agerraldian, Paezek "eskualdeko eragile turistikoek kalitatearekin eta jardunbide egokiekin duten konpromisoa" azpimarratu du, "urtero bisitatzen gaituzten pertsonei zein eskualde honetan bizi garenoi mesede egingo digun turismo jasangarriko eredu baten aldeko apustu partekatua islatzen baitute". Ildo horretan, "zorionak eman behar dizkiegu eragile turistiko horiei, komunitateari onura gehiago ekarriko dizkion turismoa ulertzeko modu bat bultzatzeko konpromisoa erakutsi dutelako".

Bestalde, Estitxu Urtizbereak adierazi duenez, "helburua da eskualdean kalitatezko-turismo eta hasangarria sustatzea, bai gu ezagutzera datozenentzako, baita bertan bizi direnentzako ere".
Bidasoa bizirik-ek ekimen honetan duen zeregina turismo-industria arduratsua eta iraunkorra garatzen laguntzea da, prozesu honetan inplikatutako eragileek hartutako konpromisoak eguneroko jardunean aplika ditzaten bultzatuz.

Protagonistak

Kode Etiko hau jaso duten enpresak ondorengoak dira: Villa Magalean Hotel & Spa, Bidatour, Ekoetxea Txingudi, Parking Jaizubia, Marei Azafatas, Iketetxe landa etxea, Navegavela, Jolaski, Hondarribiko Kontserbak, Atalaia Jatetxea, Oiasso Museoa, ETH Irun Hotela, Atalaia Hotela, Jauregui Hotela, Europa Pentsioa, Aitana Hotela, Feel Basque Country, Kayak Basque Country, Goiznabar Nekazalturismoa eta Bidasoa bizirik agentzia bera.

Merkataritza-sektorearentzako laguntza-lerroakMerkataritza-sektoreari laguntzeko hiru lerro horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 13. osagaian (ETEa bultzatzea) eta 14. osagaian (turismo-sektorea modernizatzea) sartuta daude. "Hiri-merkatu jasangarrietarako laguntzak": toki-erakundeen eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarriko...

Follow by Email
RSS