26

mai / 2014

Zure e-commerceri etekin handiena ateratzeko modua

Merkataritza elektronikoari esker mota eta tamaina diferentetako enpresa asko merkatu berriak eta salmenta-kanal berriak ezagutzen eta ustiatzen ari dira.

Hala ere, e-commerceei etekin handiena atera nahi badiogu, merkataritza elektronikoa definitzean zenbait gogoeta egin behar dira, beti gure bezeroa kontuan hartuz garatu behar da, eta bitarteko eta kanal diferentetan komertzializatu behar da. Hala egiten ez badugu, eta on-line denda bat soilik garatzen badugu, gure proiektua errentagarria ez izateko arriskuan gaude.
Azken batean, nor sartuko da gure on-line dendan inork ezagutzen ez bagaitu?

 Nori zuzendua

ETEetako zuzendari eta gerenteei, eta e-commercen interesatuta dauden edozein motatako enpresatako merkataritza- eta marketing-sailetan erabakiak hartzeko ahalmena duten karguei.

 Programa

Jardunaldian hitzaldi teoriko bat eskainiko da eta enpresa desberdinen bi kasu praktiko landuko dira: profesionalei zuzenduriko B2B e-commerce multinazional bat eta herri-mailako on-line supermerkatu bat

Nahi duena etor daiteke. Leku kopuru mugatua dago. Izena eman behar da.

 Hurrengo edizioak

Merkataritza eta ekintzaileen orientatua

Eibar (Gipuzkoa)

Data: 2014/05/29

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Lekua: Debegesa – Azitaingo Poligonoa 3 bis. Eibar
  • Ordutegia: 14:00 – 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Honek emana: Gorka Jon Azpiroz (Neofis)

Informazio gehiago

    • Telefonoz: 943 820 110

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude