Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira diru-laguntza jaso ahal izateko: Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena–galdetegia eta diktamena ematea; beharrezko dokumentazio eta zuzendaritza teknikoa aurkeztea; Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, eta obrak eraikineko osagai komunei eragitea, eta diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena 2013ko urtarrilaren 1etik aurrekontu aurreikuspena amaitu bitarteko epean egitea.
Diru-laguntza babes litekeen esku-hartzearen aurrekontuko %10era iritsiko da, gehienez ere HIRU MILA eurokoa izanik (3.000 euro).
Diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten eraikinen Jabekide Elkargoek, BAZeko bulegoan aurkeztu beharko dute jendaurreko ordutegian Diru-laguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzako 4. artikuluan eskatzen den dokumentazioa.