23

uzt / 2013

“Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa, sustatzeko programako” diru laguntzen 2013ko deialdia

Berrikun­tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak programa hau abiapuntu­tzat harturik, ondoko jardun-ildoak gara­tzea izango du xede:

— berrikun­tza­ren oinarria per­tso­nak direla onarturik, kultura berri­tzailea eta ekin­tzailea (ideia hauek praktikan jar­tzeko gaitasuna eta ekimena), hau da, gizarte-eremuak eta eskumenak sustatu beharko dira.

— enpresak sortu eta finka­tzeko ekosistema bat bul­tzatu behar da, eta batez ere kontu berezia egin beharko zaie ekonomia berdea delakoari, emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei, teknologia eta berrikun­tza oinarri dituzten enpresa berriei eta intraekin­tzailetasun korporatiboari          

— lan testuinguruak berritu eta, parte-har­tzean oinarriturik, harremanetarako eredu berriak garatu behar dira    

— gizarte-eragileen arteko lankide­tza eta elkar-lana bul­tza­tzea

— berrikun­tza eta enpresa izaera duten proposamenak aplika­tzea eta horiek emai­tze­tara eta eskala-ikuspegietara bidera­tzea

— gizarte eta ingurumen premiei eran­tzu­nak ematea

— ekimenak finka­tzea, prozesuen arteko koheren­tzia, erabili beharreko tresnen arteko bateratasuna eta finan­tza­ketarako metodo berrien garapena mantenduta

— gizarte-berrikun­tza sustatu behar da;

Kultura ekin­tzaile eta berri­tzailearen alorrean, aldaketa-ahalmenekin loturik dauden eskumenak eskuratu eta gara­tzera, berezko ideiak landu eta esperimenta­tzera eta ahalik eta malgutasunik eta zabaltasunik handienaz erreakziona­tzera zuzenduriko jarduketak sustatuko dira. Hau da, alde batetik, produktu berri ­batzuk merkatura bidean jarri behar dira askatasunez, arriskua bere egiteko ahalmenez, eran­tzu­kizunez, senez, kanpora proiekta­tzeko gaitasunez, erreakzionatu eta arazoak konpon­tzeko gaitasunez. Eta, beste alde batetik, beste per­tsona ­batzuen proiektuak bidera­tzen jakin behar da berrikun­tza-, eran­tzu­kizun- eta askatasun-espiritu berberaz.

Jarduketa-alor ­batzuk lehene­tsiko dira, besteak beste, heziketaren alorra (uniber­tsi­tarioa eta ez-uniber­tsi­tarioa), eta, per­tsona ekin­tzaileen eta ekin­tzailetasunaren beraren gizarte-balioespena eta aitor­tza xede dituen alorra.

Enpresen sorrera eta finkapena xede dituen alorrean, hari eroalea izango da ekosistema bati emango zaion bul­tzada (bideragarriak diren enpresetan hasierako ideiak azkar gara­tzea erraztuko du-eta), bideko orriaren oinarria ondoko alderdiak bul­tza­tzea izango dela kontuan harturik: Enpresa-kon­tzien­tziazioa har­tzea; enpresa-trebetasunak gara­tzea; egokiera eta negozioak gara­tzeko aukera ebaluatu eta ezagu­tzeko ideia lan­tzea –nahiz-eta enpresak sor­tzeko faserik kritikoenetan eta lehen faseko kon­tso­lidazio-urra­tsean hau guztiau aztertu behar ukan.

Dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude