Laguntzen xedea da internazionalizazioa sustatu eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen kanpoko irekitzea trakzioa dakarten entitateekin lankidetzan
Diruz lagundu daitezken jarduerak honako hauek izando dira, lehentasuna Europa Batasunetik EBtik kanpo egiten direnei emango zaielarik:
— Traktore buru den entitatearen aholkularitza, kanpoko irekiera bai eta merkatu eta ekintza berriei buruzkoekintzei bideratutakoa.
— Kanpoko merkatu orokorrei buruzko estrategian, enpresen arteko elkarkidetza ekintzei laguntza.
— ETEak kanpoko merkatuei irekitzeko egiten dituzten ekintzei laguntza, hala nola ekintzen antolakuntza eta partaidetzan, Gipuzkoako ekonomiarentzat interesazko gertatzen diren sektoretara bideratutakoak azpimarratuz.
— ETEei laguntzea merkatu berri eta dibertsifikazioan lagunduak sentitu daitezen.
— Leihaketa publiko eta pribatuetara bideratutako proiektuak lagundu, enpresa burua traktoreak lehentasunez Gipuzkoako enpresekin lan egitea kontuan hartuaz.
— Gipuzkoa zein euskaldun enpresak biltzen diren internazinalizazio maileko plataformak sustatu,. Merkatu horretarako sinergiak sortaraziz.
— Enpresa buru diren merkaturatze sareen internazionalizazioa, enpresa lankideei laguntzeko asmoarekin ETEa enpresa hauek merkatu globalari bideratutako halako baliabideak ez dituztela.
— Gure lurraldera atzerriko taldeak ekartzeko aukera: Lurraldea, ehun industriala, enpresa onuradunak, zentro teknologikoak, pertsonak ezagutzeko aukerak indartuz.