16

eka / 2015

Innobideak-Kudeabide Programari dagozkion 2015eko deialdiko diru lagun­tzak.

kudeabide bilaketarekin bat datozen irudiakAurkeztuko diren proiektuak Hasierako Kontraste Txos­tenean zehaztutako hobekun­tza arloetara bideratu behar dira, txos­tenean bertan adierazitako gomendioei eran­tzu­nez. Ez dira diruz lagunduko Kontraste Txos­tenean oinarri ez duten proiektuak. Lehen adierazi denez, nahitaezkoa da eskaerarekin batera Kontraste Txos­tena aurkeztea.             

Oinarri arau­tzaile hauen ondorioetarako, Kudeaketa Aurre­ratuaren Hasierako Kontraste Txos­tena da Euskalitek egindako txos­ten bat non jaso­tzen baita enpresaren posizionamendua Kudeaketa Aurreratuaren arloan, erreferen­tzia gisa hartuta zehaztutako eredu berria. Kontraste Txos­ten horretan ere zehazten dira enpresak hobetu beharreko arloak eta ezar­tzen dira enpresak bete behar dituen jarraibideak KUDEABIDE programan jarrai­tzeko, proiektu pilotu bat (2A) nahiz finka­tze proiektu bat (2B) eskatuz. Txos­tenak bi urteko indarraldia izango du, egiten denetik aurrera.

Proiektuak bideratu beharko dira ondorengo eremuetakoren bat ­gutxienez hobe­tzera:

— Estrategia; beharrezkoa den informazio estrategikoa eskura­tzeko eta partaide­tzako hausnarketa prozesuak egiteko proiektuak izango dira, eta horien bidez estrategia bat ezarri ahal izango da, gero behar bezala zabaldu eta komunikatuko dena, eta estrategia horren zerbi­tzura kudeatuko dira baliabide ekonomiko finan­tza­rioak, teknologia eta informazioa.

— Bezeroak; bezeroekiko harremanak eta Balio Katearen elementu guztien (produktuen eta zerbi­tzuen garapena, merkatura­tzea, ekoizpena, banaketa eta mantenimendua) eraginkortasuna sustatuko duten proiektuak izango dira, eta enpresaren estrategian zeregin aipagarria bete dezaketen entitate horni­tzaileen eta azpikontratisten lagun­tza izan dezakete.            

— Per­tso­nak; hautapen prozesuak, ordainketa sistema, eta jakin­tza­ren, eskumenen eta lidergo gaitasunaren garapena hobetuko duten proiektuak izango dira, enpresaren estrategiarekin bat eginda.

— Gizartea; enpresak bere ahalmenekin bat datozen gizarte zereginak bete­tzeko eta, aldi berean, ingurumen iraunkortasuna lor­tzeko neurriak susta­tzeko proiektuak izango dira.     

— Berrikun­tza; atal honetan sartuko diren proiektuen xede izango dira, lehenengo, berrikun­tzak egiteko helburuak eta estrategia zehaztea, bigarren, per­tso­nek arriskuak har ditza­ten, ekin­tzaile izan daitezen eta berrikun­tzak egin ditza­ten lor­tzeko beharrezkoa den barruko testuingurua sor­tzea eta, hirugarren, ingurunearen ahalmen berri­tzailea aprobe­txa­tzea, berrikun­tzako ideiak eta proiektuak eraginkortasunez eta eragimenez kudeatuz.

— Emai­tzak; bezeroen, per­tso­nen, gizartearen eta berrikun­tza­ren arloan lortutako emai­tza estrategikoak neurtu, ebaluatu eta kontrola­tzeko mekanismoak sor­tzeko aukera emango duten proiektuak izango dira.

info +

kudeabide

spri bilaketarekin bat datozen irudiak

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude