«Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, jakintzaren gizartean oinarritutako Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte iraunkortasunean (gizarte kohesioa), ekonomi iraunkortasunean (berrikuntza eta lehiakortasuna) eta ingurumen iraunkortasunean oinarritutako gizarte bat.
Horrenbestez, enpresa sorkuntzaren eta enpresa finkapenaren arloan, hari eroalea izango da ideia berrien garapena eta ideia horiek enpresa bideragarri bilakatzea modu azkarragoan ahalbidetuko duen ekosistema bat bultzatzea, zeinaren oinarrian bide-orri bat egongo baita honako hauek sustatuko dituena: enpresa-kontzientzia, enpresa-trebetasunen garapena, aukeraren ebaluazioaren eta aitorpenaren ideia, eta negozioen garapena; betiere enpresa-sorreraren faserik kritikoenetan eta lehen finkatze fasean jardunez. Hau da, bat egingo du enpresak sortzeko prozesuarekin: ideia, hastapena, hazkundea, heldutasuna eta hedapena.