05

uzt / 2013

“Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana”: 2013ko deialdia

Artisau­tza­ren esparruak erronka zeha­tzak ditu: Merkatura­tze lana hobe­tzen ikastea eta elkartegin­tza eta lankide­tza susta­tzea. Helmuga ere oso zeha­tza du:

— gure benetako nortasun ezaugarriak balora­tzea eta ezagu­tzea, eskulangin­tzari horiek ematen baitiote jarduera industrialak inoiz lor ez dezakeen balioa; eta

— ingurumen iraunkortasuna (bertako materialak erabil­tzen dira, eta ingurua zain­tzen duten prozesuak garatu) eta soziala (garapen endogenoa eta enplegua lurralde testuinguru jakin ­batzuetan).

Ildo honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreak berak konpromisoa dute eskulangin­tza agerian jar dadin; ospe oneko eta kalitateko ingurune profesional batean lekutu eta sektorearen bideragarritasun ekonomikoa garatu dadin.

Horretarako, jarduera ildo ­batzuk garatu behar dira, helburu­tzat harturik:

— eskulangin­tza sektorearen ospea eta ikusgarritasuna gehi­tzea, baita desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tzako jarduera tradizionalak zain­tzea ere;

— eskulangin­tzako elkartegin­tza susta­tzea;

— baterako jarduera proposamenak gara­tzea, eskulangin­tzan eta turismoan garapen lokal eta endogenoa bilatuz;          

— eskulangin­tza azokak berregitura­tzea, profesionaliza­tzea eta susta­tzea.

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude