15

api / 2014

«SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA» jarduera ekonomikoa suspertzeko programaren 2014ko deialdia

Oinarri hauetan aipa­tzen diren diru lagun­tzek ikerketa eta garapen proiektuak bul­tza­tzea dute helburu, hain zuzen ere ikerkun­tza industrial atalean eta «smart» teknologien inguruan.

Smart teknologia­tzat ­jotzen dira lurralde esparru jakin ­batzuk kudea­tzeko soluzio eraginkorrak plantea­tzen dituztenak, IKTen erabilera inten­tsi­boaz baliatuz: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkun­tza, giza kapitala eta kultura, e-merkatari­tza.

Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: Per­tso­nen bizi kalitatea hobe­tzen lagun­tzea; enpresen lehiakortasun baldin­tzak hobe­tzea; administrazioaren efizien­tzia hobe­tzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude